ZORION PERFEKTUA

ZORION PERFEKTUA

LERTXUNDI ESNAL, ANJEL

13,50 €
IVA incluido
Editorial:
ALBERDANIA
Año de edición:
2002
Materia
Realidades
ISBN:
978-84-95589-56-9
Páginas:
184
Encuadernación:
Rústica

Atentatu baten lekuko izan da hamasei bat urteko neska bat. Neska horrek berak kontatzen ditu hurrengo hogeita lau orduak, inguruan eta bere barruan gertatzen diren hausturak eta hausnarketak jasoz; autoreak suziri distiratsuen beharrik gabe, maisuen moduan darama irakurlea ezin utzizko hari batean. Sistema orokortzaile eta arauemaile guztiak pitzatu direlarik, gizakia babesgabeago sentitzen da, kontzientzia baino ez zaio geratzen, uneoro erabaki beharrak, uneoro posizio hartu beharrak atsekabetzen du, ezmezean jartzen; baina, aldi berean, libreago egiten du. Kontzientziaren nagusitasunaren aroa da; izan ere, «kontzientziarik ez bagenu, animalia huts ginateke, zorion perfektu halako baten jabe», nobelako pertsonaia batek esango lukeen bezala. Nobela morala da Zorion perfektua, Camus, Sciascia edo Dürrenmatt-ek landu zuten tradizioan kokatua, etika eta estetika txanponaren bi aldeak direla eta bi alde horiek elkarrengandik aldendu nahi ez dituela sinetsita bizi den idazle batek idatzia. Beste bide bat iragartzen ote du nobela honek Lertxundiren nobelagintzan? Akaso bai, nork daki… baina printzipio argi bati erantzuten diola esan behar da aldez aurretik: kontatu nahi den historiari dagokion soinekoa josi behar zaio.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • BOTOITXO
    LERTXUNDI ESNAL, ANJEL
    Etxean zerbait behar zenean Botoitxoren dendatik –botoiak, haria, gomak, zintak edo kremaileraren bat–, ni bidaltzen ninduten askotan, eta pozik asko joaten nintzen. Botoi egokien edo titareren baten edo hari-klase berezi baten bila zebilela, beti zeukan historiaren bat kontatzeko, gehienetan botoiekin zerikusia zuena, batzuetan aspaldiko kontuak, besteetan azken urteetako ...
    Disponible en 10 días

    11,00 €

  • KAPITAIN FRAKASA
    LERTXUNDI ESNAL, ANJEL
    «Izuaren lurraldean itsu baten makuluak ez du ezertarako balio, han ez baitago zorurik». Nobelaren abiapuntua: Omega marka bat (pasaporte baten sinaduran) eta aieru baten indarrez nabarmenduko den irudi bat (bi txori mokoka zeru mugetan). Pasaporte-mehatxuaren hartzailea, talde mafioso baten barruan gainbehera etorritako gizon eroria, izen askoren atzean mozorrotu ...
    Disponible en 10 días

    17,00 €

  • ZAKARRUKO
    LERTXUNDI ESNAL, ANJEL
    Inork ez du bere izenik gogoratzen, Zakarruko deitzen diote denek. Harroa omen da, egoskorra, beti kopetilun dago: petralduta bizi da bere buruarekin eta munduarekin. Baina Zakarruko benetan ote da hain pertsona zakarra? ...
    Disponible en 10 días

    10,00 €

  • EZKUTUKO MAITEA
    LERTXUNDI ESNAL, ANJEL
    Disponible en 10 días

    15,40 €

  • NIK ERREMERRE HITZ EGITEN DUT, ETA ZER?
    LERTXUNDI ESNAL, ANJEL
    Disponible en 10 días

    8,50 €

  • MUSUBERO MON AMOUR
    LERTXUNDI ESNAL, ANJEL
    Disponible en 10 días

    13,35 €