KAPITAIN FRAKASA

KAPITAIN FRAKASA

LERTXUNDI ESNAL, ANJEL

17,00 €
IVA incluido
Editorial:
EREIN ARGITALETXEA, S.A.
Año de edición:
2021
Materia
Euskera
ISBN:
978-84-9109-616-0
Páginas:
192
Encuadernación:
Rústica
17,00 €
IVA incluido

«Izuaren lurraldean itsu baten makuluak ez du ezertarako balio, han ez baitago zorurik».

Nobelaren abiapuntua: Omega marka bat (pasaporte baten sinaduran) eta aieru baten indarrez nabarmenduko den irudi bat (bi txori mokoka zeru mugetan). Pasaporte-mehatxuaren hartzailea, talde mafioso baten barruan gainbehera etorritako gizon eroria, izen askoren atzean mozorrotu dena: Marcel, Cerdán, Osorio… Zein ote pasaportearen igorlea? Zein dago Omega markaren atzean?
[…]
Nobela modernoaren heroi hunkigarrienak pertsonaia arrunt, xume eta anbiguoak izan dira. Haien heroitasuna norbere baitan azterka bildutako bizi-pusketak lerrotzera mugatu ohi da. Izan ere, jasanezina zaigu taxurik eta zentzurik gabeko bizitza: fikzioaren zedarrietan eraiki beharra dago bizitza.
Are gehiago, nobela honetan gertatzen den modura, narratzaileak porrotaren arrazoiak ere ezagutzen ez dituelarik. Hala ere, badaki zerbait, alegia, nondik datorren ez dakien pasaporte hori eskaintzen zaionean, bereak egin duela. Aurrerantzean, atsedenik gabeko oroimenaren azterketa urduria baino ez zaio geldituko. Helburua ez da, dagoeneko, ihes egitea, baizik eta ezerezaren atari huts ez bilakatzea heriotza.
Horixe da nobela honetako protagonistari geratzen zaion heroitasun mixerablea. Bere buruarekiko kontu-garbitzea luke garaipen, erredentzio badaezpadakoa.

Iñaki Aldekoa

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • ZORION PERFEKTUA
    LERTXUNDI ESNAL, ANJEL
    Atentatu baten lekuko izan da hamasei bat urteko neska bat. Neska horrek berak kontatzen ditu hurrengo hogeita lau orduak, inguruan eta bere barruan gertatzen diren hausturak eta hausnarketak jasoz; autoreak suziri distiratsuen beharrik gabe, maisuen moduan darama irakurlea ezin utzizko hari batean. Sistema orokortzaile eta arauemaile guztiak pitzatu direlarik, gizakia babesgab...
    En stock

    13,50 €

  • BOTOITXO
    LERTXUNDI ESNAL, ANJEL
    Etxean zerbait behar zenean Botoitxoren dendatik –botoiak, haria, gomak, zintak edo kremaileraren bat–, ni bidaltzen ninduten askotan, eta pozik asko joaten nintzen. Botoi egokien edo titareren baten edo hari-klase berezi baten bila zebilela, beti zeukan historiaren bat kontatzeko, gehienetan botoiekin zerikusia zuena, batzuetan aspaldiko kontuak, besteetan azken urteetako ...
    Disponible en 10 días

    11,00 €

  • ZAKARRUKO
    LERTXUNDI ESNAL, ANJEL
    Inork ez du bere izenik gogoratzen, Zakarruko deitzen diote denek. Harroa omen da, egoskorra, beti kopetilun dago: petralduta bizi da bere buruarekin eta munduarekin. Baina Zakarruko benetan ote da hain pertsona zakarra? ...
    Disponible en 10 días

    10,00 €

  • EZKUTUKO MAITEA
    LERTXUNDI ESNAL, ANJEL
    Disponible en 10 días

    15,40 €

  • NIK ERREMERRE HITZ EGITEN DUT, ETA ZER?
    LERTXUNDI ESNAL, ANJEL
    Disponible en 10 días

    8,50 €

  • MUSUBERO MON AMOUR
    LERTXUNDI ESNAL, ANJEL
    Disponible en 10 días

    13,35 €