Idiomas

Libros / Idiomas (4263)

  • NI NAIZ
    D¡AZ REGUERA, RAQUEL
    Ni naiz kontakizunak guk nahi dugun modukoak izatera bultzatzen gaitu, gure nortasuna eraikitzera, eta hala jokatzeko libre sentitzera, besteen iritziek axola izan gabe. Martini neska bat gustatzen zaio, baina lagun guztiek esaten diote oso arraroa dela eta ezin zaiola gustatu, bera popularren taldekoa izanda, hori ez delako besteek berarengandik espero dutena. Baina, hala ere...
    En stock

    13,90 €

  • ZERO NI NINTZEN
    ZUBIZARRETA, PATXI / BRENN, MARIA (IL.)
    Hona hemen mutiko bat, ustez beldurtia eta zalantzatia, denboraren poderioz ausartagoa eta sendoagoa izango dena, idazlea bera bezala. Bizitzan tarteka egoera gogorrak gertatzen zaizkigu, negar ere egiten dugu, baina askotan indartsuago egiten gaituzte. ...
    En stock

    12,50 €

  • HIZKIEN JOLASA
    RUBIO, ANTONIO / VILLAN, OSCAR
    Alfabetora hurbiltzeko jolas ludiko, poetiko eta sormenezkoa, egokia irudimena eta ikusmena kitzikatzeko. Alfabetoko 27 letrak dira oraindik irakurtzen ez dakiten umeentzako eta irakurtzen ikasi berri dutenentzako proposamen honen protagonistak, «Ilargian kulunkantari» bildumaren egile berek egin dute «Hizkien jolasa». Errima duten testu labur eta dibertigarrien bidez, zein...
    En stock

    16,00 €

  • AZKENA!
    FEHR, DANIEL
    Batzuek irabaz dezaten beste batzuek galdu behar dute. Txirridularien lasterketa honetan, Maurizio azken doa. Baina Mauriziok ez du amore emango: pedalei eragin eta eragin ibiliko da, lasterketaren amaierara heltzeko asmoz. Horretarako hartuko duen bidea, aldiz? Apur bat berezia izango da. ...
    En stock

    17,50 €

  • OSTUPOEMAK
    BILBAO, LEIRE
    Egunero poema bat landatzeko liburu ilustratu ederra duzu honako hau. Baratze dibertigarri bat aurkituko duzu bertan, berrogeita sei poemaz osatua eta lau urtaroetan banatua: udazkeneko uzta, neguko baratzea, udaberriko lore eta uda zaporea. Non berdura, fruta, zuhaitz, landare eta animaliak diren bertako protagonistak. Euskal ahozko literatura eta kontu zaharrek jasotzen zuten...
    En stock

    18,00 €

  • XOR ETA BELTZ
    DIAZ DE CERIO, MAIALEN / SANZ AZKUE, IÑAKI
    Bi sorbeltz eta bidaia luze bat, zeharkatzen dituena zeruak eta lurrak, ekaitz gogorrak, une alaiak eta paisaia amaigabeak. Bizitza hegaldiz hegaldi doa aurrera. Nork bere bidea eginez, guztiok zeru beraren babesean. Denok utzi dugulako zerbait iraganean. Guztiok bilatzen ditugulako koloretako ametsak etorkizunean. Ipuin honetan, XOR eta BELTZ lagun ditugula, bidaia ahaztezin b...
    En stock

    19,00 €

  • HEARTSTOPPER 6. TXIRIKORDATURIK
    Institutuan mundu guztiak ezagutzen ditu Nick eta Charlie, eta denek dakite elkarrekin egongo direla betiko. Bikote perfektua osatzen dute, pasioz betetakoa eta sendoa. Beren lagunek, Taok eta Ellek, adibidez, arazoak dituzte harremana mantentzen. Hori da, gutxienik, kanpotik ikusten dena. Errealitatea, ordea, konplexuagoa da. Charlie lanpetuta dabil ordezkari izateko kanpaina ...
    En stock

    20,00 €

  • AMATXI
    GALÌ, MERCÈ / MONTAÑÉS, BEGOÑA
    Ezarritako ordenarik gabe, uholde baten gisan, ume bat bere amonarekin lotzen duen harremanaren xehetasun handi eta txikiak aletuz doa. Batzuetan hizkera xaloz eta beste batzuetan oso sakonaz, "Nire amona" amonei —amona guztiei— eskainitako baldintzarik gabeko maitasun-kanta bat da.  ...
    En stock

    17,50 €

  • NAHASKILOREN ISTORIO SINESTEZINA
    PINTADERA, FRAN
    Txakurrak etxeko lanak hondatu dizkiola eta horregatik, hain zuzen, goiz hartan ezin izan dituela eskolara eraman: aitzakia sinesgaitz horrekin hasten da istorio kokin eta dibertigarri hau. Nahaskilo nortasun zaileko txakur bat da. On puska dirudi, baina, muinean, urduria eta bihurria da. Ongi jan ohi du, etxeko neskatilarekin jolastu ohi da eta, noizean behin, postariaren ipur...
    En stock

    16,90 €

  • HEARTSTOPPER 5. AURRERA, ELKARREKIN
    Nick eta Charlie oso maiteminduta daude, eta, azkenean ere, ahoskatu dituzte elkarrekiko sentitzen duten guztia adierazten duten bi hitz horiek. Horrela, harremana sendotzen ari denez eta Charliek oreka berreskuratu duenez, urrunago joan nahi dute. Charlie, hain zuzen ere, ekin eta ekin ari da ama konbentzitu nahian Nicken etxean gaua pasatzen utz diezaion... Bien bitartean, ga...
    En stock

    17,00 €

  • ITSASOAREN AHUTZAK
    ALONSO, JON / LARREA, (IL.) ADUR
    Historia honek egiazko kasu batean du oinarria: Jose Migel Etxeberria (Naparra, Bakunin) errefuxiatu iruñarraren desagerketa (1980. urtean gertatua). Komikia, ordea, fikzio bat da hasieratik bukaeraraino, eta fikzioak irakurtzeko erabili ohi diren betaurrekoekin irakurri behar da. ...
    En stock

    18,00 €

  • GORA, GORA ETA GORA
    JADOUL, EMILE
    Handiak eta txikiak elkartzen dituen istorioa, lotarako orduan eskuen artean hartzeko album ezin hobea. Tipi Tapa, untxitxoa doa lehenik gora, gora eta gora. Ttapa Ttapa, krokodilo ttipia atzetik gora, gora eta gora. Dinbi Danba, elefante handia ere gora, gora eta gora. Ondoren, arratoitxoa eta igela; azken hauek inoren laguntzarik gabe igo nahi dute. Denak gora, gora eta gora...
    En stock

    16,00 €

  • ODOL-ILARGIAREN ALABA
    IRIBAR ELIZEGI, KEPA
    16 urteko neskatoa da Liv. Zoriontsu bizi da familiarekin Modron basoan. Bertako zuhaitzak ditu babesgune, eta handik kanpoko arazoak arrotz zaizkio. Baina gau batean, arazo horiek etxeko atariraino iritsi zaizkio, ihes egin behar du, eta bere bizitzako abenturarik handiena biziko du. Bidaia horretan ezagutuko ditu laguntasuna, beldurra, ausardia, maitasuna, eta baita bere buru...
    En stock

    20,00 €

  • SEMAFORO DOMATZAILEA
    USANDIZAGA LOPEZ, AINTZANE
    Egun batetik bestera, ziatika epidemia zabaldu da Xirriparten, eta, ondorioz, oker ibiltzen hasi dira herriko heldu gehienak. Sara, egoeraz jabeturik, oharrak hartzen hasiko da eta konturatuko da semaforo okerrek badutela zerikusirik helduen portaera bitxiarekin. Semaforoak zeharo aldrebesturik dabiltza eta zerbait egin beharra dago! Hala bada, Sarak gau batez Semaforo Domatz...
    En stock

    16,00 €

  • EIRE MOON - AZKEN FIORDOA
    GALLASTEGI ZENDEGI, LUR / MORENO MADUE¥O, PAULA (IL.)
    2100 urtea da, eta gizakiek ia suntsitu egin dute Lurra. Eire Moon eta lagunak beren eskoletatik kaleratu dituzte arazotsuak bide direlako. Guztiak bildu dituzte Ortzadar izeneko eskolan. Ortzadar eskola, baina, ez da beste eskolak bezalakoa. Bertan, misio bat ezarri diete Eire Mooni eta lagunei: Lurrean dauden arazoak eta haien ondorioak ikertu eta konponbidea aurkitzen ahaleg...
    En stock

    13,90 €

  • NAILA IPUIS IRENSLEA
    COBO, NAHUM / SENATRE, LEONARDO (IL.)
    Nailak oso gose bitxia du: ez ditu galletak, gozokiak edo ogitartekoak jaten… IPUINAK IRENSTEN DITU! Istorio samur eta dibertigarria, betiko ipuin klasikoen keinu magikoz betea. Ipuinak irensten dituen neska bat da klasikoen keinuez betetako istorio magiko eta dibertigarri honen protagonista. ...
    En stock

    17,90 €

  • MALEN IGERIAN SAIATZEN
    SALLY RIPPIN,
    Uda betea da eta Malenek ez daki igerian; adiskideak dauzka prest laguntzeko bete-betean! Helenek ematen dio flotagailua, gai izango al da Malen gainditzeko izua? ...
    En stock

    7,95 €

  • LORATEGIKO IRATXOA
    A¥ORGA, PELLO / RAYA, AITZIBER (IL.)
    Bakartxori birziklapena zer den ikasteko tenorea iritsi zaio eskolan. Horretarako, plastikozko poltsa bat eman dio irakasleak. Alabaina, Bakartxo hain dago haserre, ezen, etxerako bidean, plastikozko poltsari egundoko ostikoa eman eta haizea hartzera bidali baitu. Lasaitu asmoz joan da etxeko lorategira eta, belar gainean oinutsik dabilela, txintxarri baten soinua entzun du, ba...
    En stock

    14,00 €

  • NI NEUREKIN NOA
    DIAZ REGUERA, RAQUEL
    Gure protagonistari Martin gustatzen zaio. Baina Luziak esan dio agian berari ez zaizkiola mototsak gustatzen. Anak uste du akaso betaurrekoak direla arazoa eta Luisek pentsatzen du beharbada Martini ez zaizkiola atsegin beti kantatzen dituen abestitxoak. NubeOcho-k Ni neurekin noa argitaratzen du, 75.000 irakurle baino gehiagoko liburua, eta gerora nazioarteko 10 sari eta 130 ...
    En stock

    13,90 €

  • IKASTOLAN MAMUAK DAUDE
    URKIAGA EGIDAZU, JON ANDER
    Zuri gustatuko litzaizuke, erabat ikaraturik, mamuz jositako ikastola batera joan behar izatea egunero? Eñauti ere ez. Baina aitita Brauliori esker beldurrei aurre egiten ikasi du Eñautek, eta, beharbada, aurrerantzean lasaiago joango zarete Eñaut eta zu ikastolara! ...
    En stock

    11,00 €

  • MUNSTROKAST DELUXE
    LOIOLA PIKAZA, NEREA
    LIBURU HAU DESBERDINA DA. ZU ZARA PROTAGONISTA. Abentura misteriotsu eta dibertigarri hau argitzeko erabakiak hartu beharko dituzu eta enigmak ebatzi. Agian inoiz bideojokorik zirraragarrienean jolastuko zara; edo agian ez, agian ez zara azken pantailara iritsiko, agian bertan harrapatuta geratuko zara betirako. Baina ez kezkatu. Edozein unetan egin dezakezu atzera eta zure is...
    En stock

    15,00 €

  • EZAGUTU ZINTUDANEAN
    GARMENDIA RICON, ENARA
    Junek eta Markelek Nafarroako udaleku batzuetan ezagutu dute elkar. Lehenengo egunetik sentitu dute elkarrekiko erakarpena; Junek hobeto ezagutu nahi du lotsatia dirudien mutila, baina ez daki noiz eta nola eman pausoa, azken finean, bi aste bakarrik pasatuko dituzte elkarrekin. Batzuetan maitasunean, bizitzan bezalaxe, arriskatu beharra dago. ...
    En stock

    19,50 €

  • NORK ITZALI DITU ARGIAK?
    MARTIN ZAPIRAIN, ITXASO / EIBAR, EIDER (IL.)
    Abentura berri hau Matiren istripu batekin hasiko da. Eskolako rokodromoan eskalatzen ari dela, behera erori eta hanka hautsi du. Medikuak, igeltsadura jarri ondoren, agindu dio lehen egunetan etxean lasai egoteko. Kalera irten ezinda, Mati eta Lau katua asper-asper eginda daude. Baina asperdura ez da luzerako izango. Bat-batean, eguna iluntzen ari duenean, herri guztia ilunpe...
    En stock

    12,90 €

  • EKAITZ-LAINOA
    STICKLEY, FRANCES / HAMILTON, EMILY (IL.)
    Goiz eguzkitsu batean, Hartzek, esnatzearekin batera, ekaitz-laino bat aurkitu du bere buru gainean. Bat-batean, zoriontsu egin ohi zuten gauzek jada ez dute zoriontsu egiten. Asmatuko al dute Hartzen lagunek hari laguntzen, ekaitza zeharkatu eta berriro zoriontasunerako bidea aurkitu dezan? ...
    En stock

    16,70 €

  • NOLA EGITEN DUTE LO ANIMALIEK?
    DIEZ VIRTO, IRATI / ASTIGARRAGA, MADDI (IL.)
    Animalia guztiok egiten ote dugu lo? Gizakion loa hobeto ulertu nahian, gaur egun animalia pila baten loa ezagutzen dugu, eta batzuk benetan dira bitxiak. Nola egiten ote dute lo uretan bizi diren animaliek? Eta hegan egiten dutenek? Era batera edo bestera, denek topatu dute deskantsatzeko modu bat, eta horrek erakusten digu loak garrantzi handia duela animaliontzat Liburu hone...
    En stock

    18,00 €

  • TRIKU ETA KIÑO
    IÑIGO ASTIZ
    —Zer zabiltza, Triku? —galdetu zion Kiñok. —Tantak kontatzen —erantzun zion Trikuk, gabardina aztertzeari utzi gabe. —Eta zertarako kontatzen dituzu gabardinako tantak? —jakin nahi izan zuen Kiñok. —Ba, ea benetan euri asko egin duen jakiteko. Zertarako bestela? Triku dantzaldi batera gonbidatu dute, baina ez daki dantzatzen, eta oso kezkatuta dabil horregatik. La...
    En stock

    12,00 €

  • PIN, PAN ETA PUN
    Pin, Pan eta Pun satitsu bat, laborategiko sagu bat eta hamster bat dira, eta sartuta dauden kaioletatik ateratzea dute desirarik handiena. Giltzapetuta bizi izan dira beti, eta denbora horretan ezohiko gaitasunen bat garatu dute. Huts egindako saio batzuen ondoren, kanpoko mundura heltzea lortuko dute. Behin kanpoan, ordea, gauzak ez dira haiek espero bezala gertatuko, eta zai...
    En stock

    14,00 €

  • IZAR TXIKI OZEANOAN
    HOUSSAIS, EMMANUELLE
    Ozeano zabal eta misteriotsuak liluratuta dauka Flora. Egun batean, Izar Txikirekin egingo du topo, itsasoko izaki bitxi batekin. Eta betirako aldatuko da haren bizitza? ...
    En stock

    17,50 €

  • KARAKOLA ETA BAREA
    AZPIAZU ADURIZ, AINARA "AXPI"
    Barea eta Karakola, Karakola eta Barea, baratzeko bihurri parearen berri jakin nahi? Zertan ote dabiltza? Istorio hauetan abenturak biziko dituzte batzuetan, kezkak eta sentimenduak azaldu besteetan. Finean, marrazki xelebre eta biziokin jende arruntaren eguneroko egoerak modu sinplean kontatu dizkigu egileak. ...
    En stock

    12,50 €

  • EZ AL DAKIZU LOTARAKO ORDUA DELA?
    PEACOK, LOU / ARRHENIUS, INGELA P.(IL.)
    Hartz ohera joateko prestatzen ari da. Mokadutxo bat jan du, hortzak garbitu ditu eta bere hartz-pijama handia jantzi du, baina, halako batean? Kax! Kax! Nor ote dabil ate-joka? Ez al dakite lotarako ordua dela? Ireki ateak Hartzen lagunak ezagutzeko, denei lotara joateko lasaitzen lagunduko dien istorio samur honetan. ...
    En stock

    13,00 €