MUXU BAT HARTZ TXIKIRENTZAT

MUXU BAT HARTZ TXIKIRENTZAT

HOMELUND MINARIK, ELSE

10,00 €
IVA incluido
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2015
ISBN:
978-84-7681-828-2
Páginas:
32
Encuadernación:
Cartoné
10,00 €
IVA incluido

Hartz Txikik marrazki dotorea egin du eta amonari oparituko diola erabaki du. Oilok eramango dio marrazkia amonari eta, honek, esker onez, musu bat bidaliko dio bueltan Hartz Txikiri. Oilok musua hartu eta igelari pasako dio, igelak katuari, katuak mofetari…baina, helduko ote zaio azkenean muxua Hartz Txikiri?
Maitasuna, laguntasuna eta esker ona istorio sinple bezain hunkigarri batean. Hartz Txikiren bildumako beste ipuinen antzera, eguneroko bizipen eta sentimenduak xamurki kontaturik Maurice Sendaken ilustrazio zoragarriez lagundurik.

Reseña de la librería

-Marrazki hau primeran geratu zait
-esan zuen Hartz Txikik.
-Kaixo, Oilo. Marrazki hau amonarentzat da.
-Eramango diozu, Oilo?
-Bai, noski -esan zuen Oilok.
Amona oso pozik jarri zen.
-Musu hau Hartz Txikirentzat da -esan zuen.
-Eramango diozu, Oilo?

"Musu bat Hartz Txikirentzat" kontakizun laburrak umorez eta maitasunez gainezka egiten du. Hartz Txikik Hartz Amonarekiko duen maitasuna: horren frogagarri gisa, marrazki bat oparitu dio eta hark musu batez eskertu dio. Musu hori alde batetik bestera ibiltzen da basoko animalien artean, azken hartzailearengana heldu arte. Musu ibiltaria eta kateatua da, aldi berean maitasunezko istorio paralelo bat sorrarazi eta animalien lagunarte amultsua zoriontasunez beteko duena.

Lehen aldiz 1968an argitaratu zelarik, Else Holmelund Minarik eta Maurice Sendak egileen liburu hau testuaren erraztasunagatik eta pertsonaien samurtasunagatik nabarmentzen da. Hartz Txikiren nortasunak, begikotasunak eta naturaltasunak irakurleen identifikazioa errazten dute.

Bere Sail bereko beste tituluen antzera, liburu honek dituen ilustrazio ederrek antigoaleko grabatuen oihartzuna daramate: konposizio klasikoa, ingurune naturaletan ageri diren figura adierazkorrak, xehetasunez beteak eta landu-landuak.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • HARTZ AITA ETXERA DATOR
    HOMELUND MINARIK, ELSE
    Aitaren figura da "Hartz Aita etxera dator" liburuan biltzen diren testuen gai nagusia. Ipuin horiek etxe inguruan eta basoko beste biztanleekiko egunerokotasunean kokatuta daude. Hartz Txikik bere amets eta desioen berri ematen digu: aitaren antza izatea eta hura bezala itsasoan arrantzan ibiltzea, nahiz eta itsasontziaren ordez enbor batean ibili, eta harrapakin bakarra errek...
    Disponible en 2 semanas

    12,00 €

  • HARTZ TXIKIREN BISITA
    HOMELUND MINARIK, ELSE
    Ez dago aitona-amonena bezalako ipuinik; ez dago haienak baino irakaspen hoberik! Horrexegatik du Hartz Txikik hain gustuko Hartz Amona eta Hartz Aitona bisitatzea. Kontakizun laburren liburu eder honek konplizitatez eta samurtasunez gainezka egiten du. ...
    Disponible en 2 semanas

    12,00 €

  • HARTZ TXIKI
    HOMELUND MINARIK, ELSE
    Hotza egiten du.Elur asko dago. Begiratu elurra nola erortzen den. Hartz Txikik esan zuen: -Hartz Ama, hotzak nago. Begira zenbat elur dagoen. Zerbait jantzi nahi dut.... "Hartz Txiki" sei liburuz osatutako Sail bateko lehen titulua da. Hartz familia bat da liburu guztietako protagonista, eta liburu hauek oso ezagunak dira mundu osoan: milioika ale saldu ez ezik, telebistarako...
    Disponible en 2 semanas

    13,00 €

  • HARTZ TXIKIREN LAGUNA
    HOMELUND MINARIK, ELSE
    Disponible en 2 semanas

    12,00 €