HARTZ TXIKI

HARTZ TXIKI

HOMELUND MINARIK, ELSE

13,00 €
IVA incluido
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2015
Materia
Relatos/cuentos
ISBN:
978-84-7681-827-5
Páginas:
64
Encuadernación:
Cartoné
13,00 €
IVA incluido

Hotza egiten du.Elur asko dago. Begiratu elurra nola erortzen den.
Hartz Txikik esan zuen:
-Hartz Ama, hotzak nago. Begira zenbat elur dagoen.
Zerbait jantzi nahi dut....

"Hartz Txiki" sei liburuz osatutako Sail bateko lehen titulua da. Hartz familia bat da liburu guztietako protagonista, eta liburu hauek oso ezagunak dira mundu osoan: milioika ale saldu ez ezik, telebistarako moldatuak ere izan ziren, 1995ean.

Obra hau 1957koa da, eta hartz maitagarri horien eguneroko bizitzari buruzko lau ipuin laburrez osatuta dago. Hartz Amak, Hartz Txiki zaindu nahian, hotzetik babesten du, urtebetetze-tarta bat oparitzen dio, adarra jotzen dio ilargira joan nahi duela esaten dionean eta oso ipuin berezia kontatzen dio lotara joan baino lehen.

Kontakizun laburrak dira eta elkarrizketa asko dituzte, irakurtzeko zein ozenki kontatzeko ezin aproposagoak, erraz errepika daitezkeen esaera askoren bidez haurrek parte hartzeko gonbitea egiten dutelako.

Maurice Sendak-ek Saileko lehen bost tituluak ilustratu zituen, antigoaleko grabatuak imitatzen dituen estilo batez, lau edo bost tinta erabiliz. Marraztu zituen pertsonaia adierazkorrei, etxe-irudikapenei eta irudimenezko gertaerei samurtasuna eta hurbiltasuna darie.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • HARTZ AITA ETXERA DATOR
    HOMELUND MINARIK, ELSE
    Aitaren figura da "Hartz Aita etxera dator" liburuan biltzen diren testuen gai nagusia. Ipuin horiek etxe inguruan eta basoko beste biztanleekiko egunerokotasunean kokatuta daude. Hartz Txikik bere amets eta desioen berri ematen digu: aitaren antza izatea eta hura bezala itsasoan arrantzan ibiltzea, nahiz eta itsasontziaren ordez enbor batean ibili, eta harrapakin bakarra errek...
    Disponible en 2 semanas

    12,00 €

  • HARTZ TXIKIREN BISITA
    HOMELUND MINARIK, ELSE
    Ez dago aitona-amonena bezalako ipuinik; ez dago haienak baino irakaspen hoberik! Horrexegatik du Hartz Txikik hain gustuko Hartz Amona eta Hartz Aitona bisitatzea. Kontakizun laburren liburu eder honek konplizitatez eta samurtasunez gainezka egiten du. ...
    Disponible en 2 semanas

    12,00 €

  • MUXU BAT HARTZ TXIKIRENTZAT
    HOMELUND MINARIK, ELSE
    Hartz Txikik marrazki dotorea egin du eta amonari oparituko diola erabaki du. Oilok eramango dio marrazkia amonari eta, honek, esker onez, musu bat bidaliko dio bueltan Hartz Txikiri. Oilok musua hartu eta igelari pasako dio, igelak katuari, katuak mofetari…baina, helduko ote zaio azkenean muxua Hartz Txikiri?Maitasuna, laguntasuna eta esker ona istorio sinple bezain hunkigar...
    Disponible en 2 semanas

    10,00 €

  • HARTZ TXIKIREN LAGUNA
    HOMELUND MINARIK, ELSE
    Disponible en 2 semanas

    12,00 €