EUSKAL ZINEMA (2005-2025). HASIERA BAT

EUSKAL ZINEMA (2005-2025). HASIERA BAT

 

36,00 €
IVA incluido
Editorial:
VARIAS
Año de edición:
2026
Materia
Conocimientos
ISBN:
978-84-1319-786-9
Páginas:
533
Encuadernación:
Rústica
36,00 €
IVA incluido

2005etik aurrera, historian lehen aldiz, urtero-urtero euskarazko filmak iritsi dira pantailetara. Liburu honek euskal zinemagintzaren hastapen-garai hori dokumentatu eta aztertzen du, bere bilakaera ekonomikoa, sinbolikoa eta soziala aintzat hartuz. Lehenik, 2005 eta 2025 urteen artean euskaraz ekoitzitako filmen zentso orokor bat aurkezten da, haren irakurketa soziokultural bat burutzeko. Ondoren, XX. mendeko lehenbiziko bi hamarkadatan esangura nabarmena hartu duten gai zehatzei buruzko hamabost kapitulu analitikotan, hemezortzi adituk euskarazko zinemagintzaren bilakaerari eta erronkei buruzko ikuspegi panoramiko bat eskaintzen dute. Alde batetik, hamarkada hauetan nabarmendu diren zinemagile batzuen ibilbideak aztertzen dira; eta, bestetik, garapen sozial eta teknologikoek zabaldu dituzten galdera berriei heltzen zaie, adibidez, kontsumo joera garaikideei eta finantzazio eredu posibleei. Hartara, euskal zinema sakonki lantzen duen aurrekari garrantzitsua ezartzen du liburu honek, zinema ikasketetarako helduleku erabilgarria eta zinemazaleentzako irakurketa mamitsua eskainiz.

Josu Martinez (Bilbo, 1986). EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko irakaslea, NOR ikerketa-taldeko kidea. Euskal zinemaren historia eta hizkuntza gutxituen ikus-entzunezko sistemak ditu ikerlerro nagusi. Zinemagile gisa ere ezaguna, bederatzi film dokumental eta fikziozko film luze bat zuzendu ditu. Euskal zinemaren inguruan, Gure (zinemaren) sor lekua (EHU, 2015), Irudiz eta euskaraz (UEU, 2021) eta Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (Pamiela, 2025) liburuak argitaratu ditu.

Samara Velte (Zarautz, 1991). EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko irakaslea. Gizartea, Politika eta Kulturan doktorea da, eta NOR ikerketa-taldeko kidea. Akademian jardun aurretik, Berria egunkarian aritu zen kazetari. Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua (Elkar-Txalaparta-Jakin, 2019) eta Diskurtsoaren Analisia Gizarte Zientzietan: oinarrizko kontzeptu eta tresnak (UEU-EHU, 2025) liburuen egilea da.

Reseña de la editorial