ANIMALIEN INBENTARIOA IRUDIDUNA EUSKERA

ANIMALIEN INBENTARIOA IRUDIDUNA EUSKERA

ALADJIDI,VIRGINIE

17,00 €
IVA incluido
Disponible en 2 semanas
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2020
Materia
Conocimientos
ISBN:
978-84-9172-132-1
Páginas:
80
Encuadernación:
Cartoné
17,00 €
IVA incluido
Disponible en 2 semanas

Hemen erakusten diren espezieetako batzuk gaur egun mehatxatuta daude (tigrea edo txinpantzea); beste batzuk galzorian daude (errinozero beltza, itsas txakur fraidea eta larruzko dortoka); eta badira dagoeneko desagertu direnak animalia basati gisara (orix izenekoa, adibidez). Nahi genuke lan honek balio izatea kontzientzia hartzeko halakoak babestu behar direla eta, oro har, hain ederrak diren animalia hauek errespetatzeko eta haienganako jakin-mina pizteko.

Animalien inbentarioa irudiduna honek mundu osoko fauna ordezkatzen duten ehun bat espezie biltzen ditu, hala ornodunak -ugaztunak, hegaztiak, arrainak, anfibioak, narrastiak- nola ornogabeak, zeinak, 60 klase baino gehiagotan sailkaturik, animalia espezieen % 95 baitira. Animalia bakoitzari dagokionez, izen zientifikoa nahiz arrunta ematen dira, eta haren deskribapena gehitzen da akuarelaz koloreztatutako marrazki naturalistaren ondoan.

Animaliak sailkaturik aurkituko ditugu, ingurune geografiko hauen arabera: oihan tropikala, basamortua, sabana, mendialde eta oihan epelak, eskualde polarra, ozeanoa, ur-bazterra, jendeztatutako eremua eta abeletxea. Hain desberdinak diren tukana eta behia aurkituko ditugu liburu berean, eta bien artean beste hamaika gehiago: dromedarioa, lehoinabarra, otsoa, arrabioa, hartz zuria, izurdea, burruntzia edo pauma. Liburu hau katalogo darwiniar interesgarria da, natura hobeki ezagutzeko eta, beraz, hura zaintzen laguntzeko.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • HEGAZTIEN INBENTARIOA IRUDIDUNA
    ALADJIDI,VIRGINIE
    Hegan egiten dute, arrautzak erruten dituzte, mokoa dute… Baina horiek ez dira hegaztien pribilegio esklusiboak: saguzarrak ere egiten du hegan (eta ugaztuna da), barraskiloak (gasteropodoa) eta arrainek ere erruten dituzte arrautzak, dortokak (narrastia) eta olagarroak ere badute mokoa… Hegaztien berezitasun nagusia, beste inongo animaliek ez duten ezaugarria, hauxe da: be...
    En stock

    17,00 €

  • FRUITU ETA BARAZKIEN INBENTARIOA IRUDIDUNA
    ALADJIDI,VIRGINIE
    Fruituen artean, drupak (fruitu hezurdunak), baiak (hezurrik gabe, baina bihi bat edo batzuk dituztenak), oskoldunak (intxaurrak, esate baterako), zitrikoak, eta beste batzuk ikusiko ditugu hemen. Barazkien artean, lekaleak, barazki berdeak eta tuberkuluak bereiziko ditugu. Aipatuko ditugu, baita ere, elikagai elaboratuago batzuen jatorrian dauden landareak... Fruitu eta baraz...
    En stock

    17,00 €

  • BELLEZAS DE LA NATURALEZA
    ALADJIDI,VIRGINIE
    Imágenes y palabras se conjugan aquí ante todo para el placer visual y el gusto de clasificar. Cada uno y cada una, según sus conocimientos y según le apetezca, podrá disfrutar observando y relacionando, y sintiéndose implicados y englobados en esta naturaleza tan próxima y tan lejana, tan frágil y tan sorprendente... Bellezas de la naturaleza es un compilación de la s...
    Disponible en 2 semanas

    20,00 €

  • INVENTARIO ILUSTRADO DE FRUTAS Y VERDURAS
    ALADJIDI,VIRGINIE
    ?Inventario ilustrado de frutas y verduras? reúne un centenar de deliciosos y nutritivos bocados: plantas comestibles que se pueden tomar crudas o cocinadas. Frutos, tallos, bulbos, raíces, semillas, hojas, flores? incluso productos -como tés, cafés, mermeladas o chocolates- que se obtienen a partir de sus materias primas. Tampoco faltan especias, hongos y algas. Los hay ta...
    Disponible en 2 semanas

    17,00 €

  • PIELES
    ALADJIDI,VIRGINIE
    Disponible en 2 semanas

    9,50 €