UDA BAT SENEGALEN

UDA BAT SENEGALEN

GALLASTEGI ZENDEGI, LUR

14,75 €
IVA incluido
Editorial:
ELKAR
Año de edición:
2016
Materia
Realidades
ISBN:
978-84-9027-613-6
Páginas:
92
Encuadernación:
Rústica
14,75 €
IVA incluido

Garazik, gure protagonista gazteak, Senegalen izandako bizipenak kontatuko dizkigu liburu honetan. Bera dugu protagonista eta, azkeneko udan, Balicoundara egindako bidaiaren oroitzapen eta gertaerak ekarriko ditu gogora bertatik jasotako gutun bat abiapuntu dela. Garaziren aitak Senegaleko erietxe batean lanean aritzeko proposamena onartu ondoren hasiko da guztia. Bertara abiatuko dira aita, Garazi eta bere aizpa, Izaro, inoiz ahaztuko ez duten esperientzia biziz kontinente beltzean.
Liburuak ablazioaren gai latzari heltzen dio lotsarik gabe, neskatila baten begietatik errealitate gordina kontatuz eta, aldi berean, gauzak aldatzeko itxaropena galdu gabe. Elkartasunak, adiskidetasunak eta sentimenduek ere badute bere lekua istorio honetan

Reseña de la librería

Garazik eta Izarok ustekabe galanta hartuko dute, aitak esaten dienean uda osoa Senegalen pasatuko dutela, aita erizainak bertako ospitale batean laguntzen duen bitartean. Hasieran dena da berria: jendea, giroa, etxeak, usainak... Lagunak egiteak ere ez dirudi erraza bi neskentzat, bertako hizkuntza ezagutu gabe. Hala ere, sorpresa atsegin eta hunkigarriz beterik egongo da Afrikako egonaldi hori.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • ITSASARGIKO MISTERIOA
    GALLASTEGI ZENDEGI, LUR
    Ba ote da ezer zirraragarriagorik lagunekin gaua etxetik kanpo ematea baino? Eta zeresanik ez, toki hori itsasargi bat baldin bada eta misterioz josia baldin badago. Abentura ikaragarria biziko dute Basakabiko lagunek, kostaldeko herri batean eta hainbat urtetan gordetako misterioa argituko dute. Umorea, laguntasuna, barre-algarak, baina ezustekoak ere kontatzen dira istorio ho...
    En stock

    12,90 €

  • AZKEN DANTZA NEW YORKEN
    GALLASTEGI ZENDEGI, LUR
    Gasteiz, Bilbo eta New York dira hamahiru urteko Ingeren bizitzan pausaleku izan diren hiriak. Gasteizen jaio zen, Bilbora aldatu behar izan du familiarekin aita hil eta gero, eta New Yorken bere burua ezagutu eta aurrenekoz maiteminduko da. Dantza lehiaketa irabazi ondoren joango da Inge New Yorkera ikastaro bat egitera. Maleta ilusioz gainezka eramateaz gain, amak bere liburu...
    Disponible en 2 semanas

    15,40 €