TXANGOAN TXIRIPAZ (EUSKERA)

TXANGOAN TXIRIPAZ (EUSKERA)

MARK, JOSEPHINE

22,00 €
IVA incluido
Editorial:
ASTIBERRI
Año de edición:
2023
Materia
Euskera
ISBN:
978-84-18909-84-9
Páginas:
184
Encuadernación:
Rústica

Egun arrunt bat basoan. Margari satorra erizaina da, eta gaixo guztiak xiringa sartzeko zain dauzka kontsultan. Bat-batean, ehiztari bat agertuko da handik eta hemendik tiroak jotzen.

Txiripaz, eta zorionez, untxitxo bat zainetik hartzen ari den sueroaren pertxak desbideratu egingo du zuzen-zuzenean otso baten bularrera zihoan tiroetako bat. Otsoen kodeak argi eta garbi dio: otsoak zaindu eta babestu egin behar du bizia salbatu dion hori. Beraz, otsoak untxitxoa hartu eta ihesean aterako dira basoan barrena.

Hasiera baino ez da hori, aurreikusi ezinezko bidaia bat eta ezusteko lasterketa bat etorriko baitira gero. Otso bakartiak bere gain hartu beharko du untxitxo ahul eta inozentea (eta haren tantaz tantakoa), oraindik ere bost hilabeteko tratamendua geratzen baitzaio. Ordea, ehiztariak eta haren Lagun zakurrak ez dituzte bakean utziko.

Eskerrak otsoak beti aurkitzen duen irtenbideren bat, baita auto bat gidatzeko, motel bat aurkitzeko, motorzale batzuengandik ihes egiteko edo mendi elurtuen artean etxola bat aurkitzeko ere. Hori da hori otsoen kodea betetzea!

Josephine Mark egileak sortutako lan honek haur komiki onenaren Max und Moritz saria irabazi zuen Erlangen hirian 2022an, eta, hain zuzen ere, ertz asko dituen lana da: errealista nahiz zoroa da, baina baita sentibera eta dibertigarria ere. Kontakizun ausart eta komiko bat sortzen du, nahiz eta gertaeren gai nagusia biziraupena den: ehiztari burugogor bati nahiz gaitz larri bati bizirautea. Liburuak dituen ia-ia 200 orrialdetan, irakurle gazteenek suspentsez eta gag askoz betetako ihesaldi bat bizituko dute, eta helduenek, aldiz, elkartasunari eta laguntasunari buruzko hausnarketa polit bat aurkituko dute.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • A TODA PASTILLA
    MARK, JOSEPHINE
    Es un día cualquiera en el bosque. En la consulta de la enfermera Audacia, un topo con bandeja de metal y jeringuilla, cada paciente espera su turno cuando irrumpe en el claro un cazador de gatillo fácil. Por casualidad y suerte, una de las balas que iba derecho al pecho de un lobo es desviada por la percha del suero que está recibiendo en vena un conejito. Como el código l...
    En stock

    22,00 €

  • UN VIATGE GOTA A GOTA (CATALÀ)
    MARK, JOSEPHINE
    És un dia qualsevol al bosc. A la consulta de la infermera Engràcia, un talp amb safata de metall i xeringa, cada pacient espera el seu torn, quan hi irromp un caçador de gallet fàcil. Per casualitat i sort, una de les bales que anava de dret al pit d'un llop és desviada pel penjador del sèrum que està rebent en vena un conillet. Com que el codi dels llops és clar com l...
    Disponible en 2 semanas

    22,00 €