SMARA EUSKERA

SMARA EUSKERA

CARBALLEIRA, PAULA

12,00 €
IVA incluido
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2012
ISBN:
978-84-7681-728-5
Páginas:
62
Encuadernación:
Cartoné

?Smara? ume batek Saharara egindako bidaia baten historia da. Bertan, amona Ugago ezagutuko du, hots, hiria arrotz sarkinetatik babesteko gaitasuna izan duen azti ahaltsua. Ugagok bere herriaren istorioak kontatuko dizkio, Hodeien Semealaben istorioak. Elezaharrez beteriko kulturan erroturik, fantasiaz eta misterioz ederturik, Paula Carballeirak malenkoniaren aldeko apustua egin du, lirismoa lagun, barrenetik hazten laguntzen digun tristezia goraipatuz bezala.
Carole Hénaff-ek basamortuko herrien egiazko itxura erakusten digu. Horretarako, collage-az edo zur gaineko akrilikoez baliatzen da, eta materialen ehundura uzten du agerian. Koloreak biziak dira, ehunei, zeramikei eta janarien bizigarriei hain ongi ematen dietenak. Berak bizitako esperientzia du irudiak sortzeko oinarria, bidaia bat baino gehiago egin baititu Marokora. Handik bueltan, marrazkiz beteriko koaderno ederrak sortu zituen: haietan, Saharak barrenean piztu zizkion zirrara eta errespetua islatu zituen.
Irudiek harea-itsaso batera garamatzate, zerumugarik gabeko ikuspegira, denbora gelditu egiten den parajera. Dunak uneoro aldatzen dira, ez dira inoiz berdinak izaten; Eguzkiaren argiak bizia ematen die, itzal berriak sortzen, orduak pasa ahala koloreak antzaldatzen. Emaitza lan soil baina bikaina da, ukitu surrealista eta enigmatikoa duena.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • PATXIKU
    CARBALLEIRA, PAULA
    Cuando llegó a la Luna, Paco se dio cuenta de que no todo era como él había pensado y sintió añoranza de cuánto había dejado atrás al iniciar su viaje. Pero descubrió también que la Luna puede ser un hogar acogedor y melodioso.Esta es una obra poética que habla de nostalgia y sentimientos, que contagia ternura y transmite armonía. Por la sencillez del texto y la tip...
    Consultar disponibilidad

    14,00 €

  • HASIERA
    CARBALLEIRA, PAULA
    «Hasiera» liburu ilustratuak islatzen ditu izuaren aurreko samurtasuna, erabateko prekarietatearen aurreko irudimena, giza dramaren aurreko kemena. Paula Carballeira gerra baten ondorio krudel eta suntsigarrien gainean poesia egiteko gauza da. Sonja Danowski-ren ilustrazio hiperrealistek, berriz, bonbardaketen ondoriozko hondamendiaren eszenatokietaraino daramatza irakurleak....
    Consultar disponibilidad

    14,00 €

  • SMARA
    CARBALLEIRA, PAULA
    Un viaje al desierto narrado con lirismo y cierta melancolía. La Abuela Ugago nos descubre los secretos de la cultura de los Hijos de las Nubes. Su sabiduría nos enriquecerá como personas. ...
    Consultar disponibilidad

    12,00 €