SARA, NOR ZARA?

SARA, NOR ZARA?

BERRETTONI CARRARA, MARCO

14,00 €
IVA incluido
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2010
ISBN:
978-84-7681-608-0
Páginas:
32
Encuadernación:
Cartoné
14,00 €
IVA incluido

«Sara, nor zara?» autismoaren fenomenora hurbiltzeko modu poetiko eta goxoa da. Narratzaileak ederki kontatzen digu nolakoa den bere arreba: haren presentzia misteriotsua, haren aldarte ezin aldakorragoa, arrebarenganako emozio eta sentimenduak, familiarekin duen lotura mota... Komunikazioa, elkarri ulertzea, beti da zail samarra, baina Sararekin? Izugarri berezia da.

Irudiak paper margotuaren gainean daude eginik; marrak dira, edo marrazkiak, edo itzalak. Collage modura, ukimenerako azaleretan aplikatzen diren irudiak. Testuak modu literarioan adierazten duen hori bera transmititzen dute irudiek forma eta koloreen bidez: abstrakzioa, absentzia, misterioa, goxotasuna, bakardadea, izua, samurtasuna, haserrea...
...Sara horrelakoa da, orduak ematen ditu geldirik, hitzik esan gabe, entzun gabe, begiratu gabe, gehienetan ez da inorekin jostatzen. Nora ezean dabil beti bere pentsamenduetan murgilduta, inork ez daki non edo nola, bere munduan bizi da beti, bakarrik...

Reseña de la editorial