Handia izandakoan normala izan nahi zuen liburu honetako protagonistak. Umetan horretarako prestatzen aritu zen. Gizarteak ezarrita duen normaltasunaren ereduan onartua izateko casting-etan, ordea, askotan jaso zuen ezezkoa RARA zelako. Eta horrek bere buruarekin lotsarazten eta hasarrarazten zuen. Baina denbora dezente eta ausardia apur bat bereganatuz RARA izateak aske bihurtu zuen, ahaldundu egin zuen. ?Nik eta zuk ere badakigu normaltasuna ez dela existitzen eta, existitzen bada, aspergarriegia dela?. Ispilu lanetan jartzen du idazleak irakurlea. Besteen begietara estrainoa izateaz hitz egiten digu, eredugarria zalantzan jarriz.
Reseña de la editorial