O!

O!

GOFFIN, JOSSE

16,00 €
IVA incluido
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2021
Materia
Librojuego
ISBN:
978-84-9172-241-0
Páginas:
52
Encuadernación:
Cartoné
16,00 €
IVA incluido

«O!» testurik gabeko liburu bat da, Haur eta Gazte Literaturako adituek erreferentzia-lantzat hartua. Esanahi bikoitzarekin jostatzen da, igarkizun bisualekin, eta, Magrittek bezala, argi erakusten digu "pipa bat ez dela beti pipa bat”. Ez da sarrera, korapiloa eta amaiera dituen istorio bat. Haren orrialdeek irudi independenteak erakusten dizkigute, nahiz eta baduten elkarren arteko segida bat, kate modura egina.

Orrialdeak zabaldu egiten dira, eta, horrela, lehenbiziko orrialdeak irudi bat osatzen du bigarren orrialdearekin; baina bigarrena irekitzean, beste irudi bat sortzen da, desberdina. Horrela, ikusten denaren eta ezkutuan dagoenaren arteko jolas bat sortzen da; gauza bat zerbait dela iruditu baina beste gauza bat bihurtzen da. Irudimenez beteriko planteamendu harrigarri honi irudi bilduma bat gehitzen zaio: irudiak lauak dira, deskribatzaileak, umeek aise ulertzeko modukoak.

Adin guztietarako liburua da, baina bereziki erakargarria da oraindik ere irakurtzen ez dakiten umeentzat eta juxtutik hasiak direnentzat, narrazio ariketa librea egin baitezakegu txikiak orrialde bakoitzaren atzean zer ezkutatzen den asmatzen saiatzen diren bitartean. Zoragarria da emaitza: haurrek irudiak identifikatzen dituzte, harritzen dira, txunditurik gelditzen dira ezkutuan dagoena ikustean (horregatik du halako izenburua), narrazioaren irakurketa bisualaren irudi-katea ikasten dute, eta, bidenabar, irudimena lantzen dute.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • ¡OH!
    GOFFIN, JOSSE
    «¡Oh!» es un libro sin texto que los especialistas en Literatura Infantil y Juvenil consideran una obra de referencia. Juega con los dobles sentidos, las adivinanzas visuales y, como Magritte, nos enseña que “una pipa no siempre es una pipa”. Sus páginas muestran imágenes independientes -aunque relacionadas entre sí- estableciendo una estructura encadenada, por lo qu...
    Disponible en 2 semanas

    16,00 €

  • OH!
    GOFFIN, JOSSE
    Disponible en 2 semanas

    13,00 €