NOR NAIZ NI? ANIMALIEN KUMEAK - AFRIKA

NOR NAIZ NI? ANIMALIEN KUMEAK - AFRIKA

TÁNDEM SECEDA / GARCÍA, ESTER

14,00 €
IVA incluido
Disponible en 2 semanas
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2021
Materia
Euskera
ISBN:
978-84-9172-221-2
Páginas:
40
Encuadernación:
Cartoné
14,00 €
IVA incluido
Disponible en 2 semanas

«Nor naiz ni? Animalien kumeak» sailak planetako espezie harrigarrienak erakusten ditu kontinentez kontinente, haurrengan faunaren ezagutza eta natura zaintzeko ardura sustatzeko asmoz txikitatik. Liburuxka bakoitzak zazpi kume aurkezten ditu, eta, asmakizunetan bezalako pista soil batzuekin, animalia identifikatu beharko du haurrak. Hurrengo orrian aurkituko du erantzuna, eta baita animaliaren itxura, habitata, ohitura eta bitxikeriei buruzko informazio zabalagoa ere.

Testu errazak dira, lehen pertsonan idatziak. Horrela, animalia bakoitzak elkarrizketa zuzen eta aktiboa du irakurlearekin. Ilustrazioak, berriz -grafitoz eginak, leunki koloreztatuak-, errealistak eta detaile handikoak dira. Kumeen erretratu adierazkor eta eztiak haien familien eta kidekoen bizitokiaren irudiekin batera datoz. Hala, alderdi narratiboak eta bisualak elkar osatzen dutela, erreferentziazko materiala eratzen dute, ez soilik eskola eta liburutegietarako, baita etxean partekatzeko ere.

Lehoia, jirafa, gorila, elefantea, hipopotamoa, ostruka eta zebra dira Afrikan girotutako alearen protagonistak. Otsokumeak, zisneak, antxumeak, hartz-kumeak, marmotak, arrano beltzak eta igarabak osatzen dute Europako sorta. Batzuk desagertzeko arriskuan daude: ehiza, espezieen legez kanpoko trafikoa eta kutsadura haurrek ezagutu beharreko mehatxuak dira, haurtzarotik ingurumena eta animaliak errespetatzearen garrantziaz jabetzeko.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • NOR NAIZ NI? ANIMALIEN KUMEAK - EUROPA
    TÁNDEM SECEDA / GARCÍA, ESTER
    «Nor naiz ni? Animalien kumeak» sailak planetako espezie harrigarrienak erakusten ditu kontinentez kontinente, haurrengan faunaren ezagutza eta natura zaintzeko ardura sustatzeko asmoz txikitatik. Liburuxka bakoitzak zazpi kume aurkezten ditu, eta, asmakizunetan bezalako pista soil batzuekin, animalia identifikatu beharko du haurrak. Hurrengo orrian aurkituko du erantzuna, et...
    Disponible en 2 semanas

    14,00 €