NERBIOIKO PIRATAK

NERBIOIKO PIRATAK

AROSTEGI CASTRILLO, GAIZKA

15,50 €
IVA incluido
Editorial:
ELKAR
Año de edición:
2012
Materia
Fantasía
ISBN:
978-84-15337-86-7
Páginas:
100
Encuadernación:
Rústica
15,50 €
IVA incluido

Jonek pirata izatea erabakitzen du, telebistan ikusitako film batek txundituta. Birritan pentsatu gabe, kuadrillako lagunei proposatuko die, eta baita konbentzitu ere. Usadioak eskatu bezala, odolaren zina egin ostean, Nerbioiko itsasadarrean, lokatzean harrapatuta dagoen ontzi bat bereganatuko dute. Izena ere emango diote ontziari: Beti Lagun, ez baitago izenik gabeko pirata-ontzi preziaturik, ezta ontzia gobernatuko duen kapitainik gabeko tripulaziorik ere.

Marea jaitsi eta korrontearen uberari jarraituz, itsasadarraren bi ertzetan ikuskatzen diren paisaietan barneratuko dira pirata gazteak. Halako batean, ordea, itsasora iritsi baino zertxobait lehenago, itsasadarrak azken bihurgunea egiten duen lekuan, enbata ikaragarri baten erdian, haur-kotxe bat ikusiko dute uretan kulunka, eta lehorretik datozen garrasi batzuk, laguntza eske.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • TXOKOLAT
    AROSTEGI CASTRILLO, GAIZKA
    Baionan, Aturri ibaiaren eskuinaldean, Santizpiritu auzoan bizi ziren juduen aurkako nazien jazarpenaren garaian abiatzen da istorio hau, 1944 urtean. Sara du protagonistatzat, hamalau urteko judu baionarra, familia txokolategile bateko alaba. Hirugarren Reich-eko soldaduek gurasoak preso eraman ondoren, ihes egin beharko du bizirik jarraitu nahi badu. Maddik jasoko du bidean, ...
    Disponible en 2 semanas

    18,10 €

  • URREZKO ORRAZIA
    AROSTEGI CASTRILLO, GAIZKA
    Disponible en 10 días

    16,75 €

  • KARLISTEN ALTXORRA
    AROSTEGI CASTRILLO, GAIZKA
    Disponible en 10 días

    17,90 €