MESFIDATU HITZEZ

MESFIDATU HITZEZ

ARRETXE, JON

18,00 €
IVA incluido
Editorial:
EREIN ARGITALETXEA, S.A.
Año de edición:
2019
Materia
Euskera
ISBN:
978-84-9109-496-8
Páginas:
240
Encuadernación:
Rústica
18,00 €
IVA incluido

Bilboko Afrika Txikitik ihesi atera zen poliziak jazartzen zuelako; gero, Nafarroako Pirinio aldeko herri txiki batean bizi izan zen bolada labur batez; abenturaren jarraipenak Parisa darama Toure, Argien Hiri ederrera. Bertan bizi izan zen Sira alaba, eta bertan bizi nahi du gure pertsonaiak, nabarmendu gabe ahal dela, kamuflaturik Afrikar jatorriko hainbeste jenderen artean. Lehendabiziko aldiz bere bizitzan Toure diruduna dela esan daiteke. Yareliz lagunak irakatsi dio estutasun ekonomikorik gabe bizimodua ateratzen; Burkina Fasoko bere familiari dirua bidaltzeko moduan ere bada, eta era horretan zentzu pixka bat bilatzen hasten zaio migratzearen ofizio arriskutsuari.
Baina Toure, sakon-sakonean, lehengoko pertsona bera da, anaitasunez eta elkartasunez jokatzea atsegin duena; horregatik, bilatu gabe, berriz sartuko da peripezia arriskutsu batean, non bere erosotasuna eta bizitza bera ere airean jarriko duen. Argien Hiria Ilunbeltzena bihurtuko da gure detektibe igarlearentzat.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • DORTOKAREN BEGIRADA
    ARRETXE, JON
    Bilboko San Frantzisko izan zitekeen, baina Madrilgo Lavapiés auzoa da. Bertako apartamentu batean bizi da bakar-bakarrik Toure, gure sasi detektibe ezaguna, Nafar Pirinioetako herrixka batean eta Parisen ihesi ibili ondoren. Frantziako hiriburuan lapurtutako harribitxi batzuk ezkutatu ditu Retiro parkean, toki segurua delakoan, baina norbaitek ostu ditu. Ezkutalekuan, bitxia...
    En stock

    19,00 €

  • 19 KAMERA
    ARRETXE, JON
    Hemeretzi kamerak kontrolatzen dituzte Bilbon San Frantzisko auzoko jendearen ibilerak, bertan gertatzen baita eleberri honen ekintza. Garai batean, meatzariek eta zamaketariek okupatu zituzten kaleak dira, errepublikarren ideien agerpenaren lekuko izan zirenak eta hainbat belaunaldiren askatasunerako eta dibertsiorako plaza. Gero etorri zen lokal askoren itxiera, heroinaren ag...
    Disponible en 10 días

    21,50 €

  • MUSKER AMARRUAK
    ARRETXE, JON
    Tourek atzean utzi du Bilbo, eta zoriak Las Palmasera eraman du, helburu bakarrarekin: bizirik irautea. Paperik gabekoek bizi dituzten baldintza ziztrinek edozein proposamen onartzera behartzen dituzte, eta kasu honetan, kirol apustuen negozioa izango da diru erraza lortzeko bidea. Kanariar borrokari ekingo dio gure burkinarrak, lagun berri batek, Escaleritasko Muskerra txapeld...
    Disponible en 10 días

    21,00 €

  • TRUMOIAREN ALABA
    ARRETXE, JON
    Harresi Handirantz eta Beti Iparralderantz arrakastatsuen ondoren, Jon Arretxek Trumoiaren Alaba aurkezten digu. Sumatra uhartean kokatutako abentura-nobela honetan, neska nerabe bat, Batari, eta bere neba txikia, Kusuma, bakarrik geratu diramunduan hondamendi natural baten ondorioz. Ibilbide luze bat egin behar dute elkarrekin uhartean zehar harrera ona egingo dien ahaideren ...
    Disponible en 10 días

    17,50 €

  • LURRAREN TAUPADAK EUSK
    ARRETXE, JON
    Disponible en 10 días

    12,95 €

  • HARRESI HANDIRANTZ EUSK
    ARRETXE, JON
    Disponible en 10 días

    11,60 €