MALTHUSEN EZINEGONA

MALTHUSEN EZINEGONA

LUZARRAGA ZARRABEITIA, ASEL

20,20 €
IVA incluido
Editorial:
DEBOLSILLO
Año de edición:
2021
Materia
Euskera
ISBN:
978-84-1360-042-0
Páginas:
224
Encuadernación:
Rústica
20,20 €
IVA incluido

XXIII. mendean gaude. Mundu osoan milioi bat pertsona bizi dira, luxu eta ondasun guztiak eskura, inguruan beren zerbitzurako hainbat robot-gizaki dituztela, ez lanik, ez gaixotasunik, ez ardurarik gabe. Dena da lasaia eta gozagarria, izatez, baina badira lasai egon ezin direnak ere: horien artean Malthus, bizitza eroso horrekin deseroso, barruan borborka sumatzen duen botere-nahia nola ase ez dakiela. Malthus apurka joan da deskubritzen mundu perfektu horren arrakalak eta gezurrak, baita historiaren martxa irauliko duen plan bat pentsatzen ere. Iritsi da plan hori gauzatzeko unea, urtetan landu duena. Gaurgero, Malthus ez da izango bere kideak bezalako ondobizi alfer bat, askoren arteko ale ordezkagarria, ezpada bere garaikideek gurtu eta geroak gogoratuko duen norbait: berezia, bizia eta boteretsua.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • ESAN GABE DOA
    LUZARRAGA ZARRABEITIA, ASEL
    Hamar urte dira Sakau herrialdea desagertu eta Askayala sortu zela, herri askeen federazioa. Tentsioa, ordea, ez da aienatu, bizi-bizi baitago nazioarteko aliantza baten inbasioaren mehatxua. Ohi denez, balizko gerraren lehen frontea informazioa da, eta asko dago jokoan. Egoera horretan, Lorek eta Fabik euren egunerokotasun berriari aurre egin behar diote, kontraesanen, gaizki ...
    Disponible en 10 días

    18,90 €

  • KATUAK JANDAKOA
    LUZARRAGA ZARRABEITIA, ASEL
    Iraultza eta Zigorrek jakin berri dute Ondarraten azken urteotan mihirik gabe jaiotako bi ume daudela. Harridurak eta jakin-minak bultzatu ditu ikertu eta eskolarako lan bat egitera. Horretarako, Bilbon bizi den aditu batekin egingo dute hitzordua, San Tomas egunean. Berehala jabetuko dira ematen duena baino korapilatsuagoa eta arriskutsuagoa dela gaia. Gizaki otzanak eta esane...
    Disponible en 2 semanas

    13,75 €

  • UZTA GARAIA
    LUZARRAGA ZARRABEITIA, ASEL
    Iraultza eta Zigor neba-arreba bikiek urtero herrira mahatsa biltzera joaten diren sasoikakoen kanpamenduan ezagutuko dute Baazima, ezkutuan. Beren eskuen lanaren indarra baino ez duten gizon desjabetuen artean, neska gaztea ezagutzeak umetako xalotasuna galaraziko die. Baazima ez da bere gorputzaren jabe ere. Gure artean ere, ikusi ez arren, ehunka desjabetu bizi dira. Gizarte...
    Disponible en 10 días

    13,75 €

  • BIOKLIK
    LUZARRAGA ZARRABEITIA, ASEL
    Bilbo, XXI. mendearen erdialdea: teknologiak lagundutako demokrazia garatu batean bizi gara denak, biodemokrazian, non bizitzako xehetasun guztiak geure botoz erabakitzen ditugun, sakelakotik zuzenean egindako bozketaz: greba bat egin daitekeen ala ez, atsegin ez dugun musikak merkatutik desagertu behar duen ala ez, edo balizko delitu baten akusatua erruduna den ala ez. Gardena...
    Disponible en 10 días

    25,00 €