KROKODILO TXIKIA MAITEMINDU DA

KROKODILO TXIKIA MAITEMINDU DA

KULOT,DANIELA

16,50 €
IVA incluido
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2019
Materia
Valores
ISBN:
978-84-9172-114-7
Páginas:
32
Encuadernación:
Otros

Liburu hau Krokodilo eta Jirafa protagonista dituen bilduma bateko lehen alea da. Bi pertsonaia hauek elkarrekin maitemindu eta bikote bitxia osatzen dute. Itxuraz, beren bikote-harremana zaila izan liteke; izan ere, bada beraien artean desberdintasun nabarmen bat: altuera. Baina Krokodilok bere trebezia guztia erabiliko du Jirafaren arreta bereganatzeko. Hala, Krokodilok eginahal guztiak eginen ditu Jirafarekin topo egin eta haren interesa pizteko, eta ahalegin horretan umorez beteriko egoerak gertatuko dira. Halabeharrak, ordea, zapuztu eginen du maitasunaren txispa pizteko beharrezkoa den begirada eta irribarre-gurutzaketa hori.

Liburu honetan sentimendu unibertsal bat agertzen da, eta hizkera xume eta hurbil baten bidez azaltzen da maitemintzean sortzen den sentsazio eta emozio uholdea. Halaber, aipatzekoa da gai horren trataera globala, eguneroko egoeretatik abiatuta. Arraza, kultura eta sinesmen desberdinen integrazioa bilatzen den gizarte honetan, non familia mota berriak gero eta ohikoagoak diren, lan honek funtsezko mezu bat plazaratzen du: ez da altuera, pisu, hizkuntza edo kultura kontua; maitasuna pizten denean, ez dago gaindi ezinezko oztoporik.

Estetikaren aldetik, Daniela Kuloten estiloari xamurtasuna eta kolorea darie. Krokodilo eta Jirafaren bilduma beste ale hauek ere osatzen dute: "Krokodilo txikia, Jirafa altua eta neurri kontuak", “Krokodil und Giraffe: ein richtig echtes Liebespaar” –laster euskaraz− eta “Krokodil und Giraffe: eine ganz normale Familie”.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • KROKODILO TXIKIA JIRAFA ALFUA
    KULOT,DANIELA
    Istorio honetako protagonistak maiteminduen bikote ezohikoa da, eta bizikidetzan sortuko zaizkien zailtasunak adimen-zorroztasun eta umore pittin batekin gaindituko dituzte. Izan ere, zentimetro gutxi batzuetako aldea erraz gaindi daiteke maitasunak ematen duen indarrarekin. Gainditu beharreko lehenengo probetako bat izango da bientzako etxe bat aurkitzea, erosoa eta bien behar...
    Disponible en 2 semanas

    16,50 €

  • UNA CASA A MEDIDA
    KULOT,DANIELA
    Los protagonistas de este relato son una atípica pareja de enamorados que vencen -a base de ingenio y una pizca de humor- las dificultades que les plantea la convivencia. Porque las trabas que puedan suponer unos cuantos centímetros de diferencia de estatura son ampliamente superables con la fuerza del cariño. Una de las primeras pruebas que han de superar es encontrar una c...
    Disponible en 2 semanas

    16,50 €