KOTE KATUA ETA MUNSTROAK

KOTE KATUA ETA MUNSTROAK

MARTÍNEZ, ROCÍO

14,00 €
IVA incluido
Disponible en 2 semanas
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2022
Materia
Euskera
ISBN:
978-84-9172-262-5
Páginas:
36
Encuadernación:
Cartoné
14,00 €
IVA incluido
Disponible en 2 semanas

«Kote Katua eta munstroak» obrak haurtzaroan ohikoa eta interesgarria den gai bati heltzen dio: beldurrak. Liburuko protagonista ez da bakarrik geratzeko gauza, zarata ezezagunek izutu egiten dutelako: leihotik sartzen den haizeak, garbigailuaren edo igogailuaren mugimenduak eragindako zaratak, ur-tantak galtzen dituen tangak… Edozein soinu arrotz erasoan datorkion munstro bihurtzen da Koteren irudimenean, eta horregatik ibiltzen da amaren babesaren bila. Katu-ama da haren segurtasun iturria, eta, istorioak aurrera egin ahala, ikusiko dugu umearen beldurrak uxatzea lortuko duela. Katu-ama Rocío Martínez-en alter ego-a da, irakurleei azaldu nahian beldurra buruan dagoela soil-soilik, eta gainditu ahal izateko aurre egin behar zaiola.

Irudiek, pastel-margoz, gozotasunez betetako pertsonaiak eta tokiak irudikatzen dituzte. Perspektiba-jolasei esker, etxeko gelak erraldoiak direla ematen du, hain zuzen ere ume txikiek hurbileneko errealitatea ikusten duten moduan. Handitasun-irudipen horren bitartez, areagotu egiten dira Koteren intriga, egoneza eta bakardadea. Dena dela, giroak inoiz ez dira ez ilun ez mehatxatzaileak; zenbait objektuk, hala nola jostailuak, jantziak edo liburuak –Sendak-en «Piztiak bizi diren lekuan» omenduz-, toki seguru batean egoteko ziurtasuna ematen dute: etxean.

Tipografiaren askotariko tamainek eta hitzen kokapen dinamikoak aberastu egiten dute narrazioa eta mezua: onomatopeiek edo tentsio-uneak markatzen dituzten esaldi handiek indartu egiten dute istorio honen komunikazio-potentziala.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • LA HISTORIA DEL RAINBOW WARRIOR
    MARTÍNEZ, ROCÍO
    Disponible en 2 semanas

    16,00 €

  • GATO GUILLE Y LOS MONSTRUOS
    MARTÍNEZ, ROCÍO
    En la casa de Guille se oyen ruidos extraños y hasta su propia mamá está asustada, pero Guille encuentra la fórmula para desenmascarar los miedos. ...
    Disponible en 2 semanas

    14,00 €