KOLORETAKO MUNSTROAK. Ana Llenas. Flamboyant. 2015
Azkenaldian emoziozko-hezkuntzak gorakada handia izan du. Emozioak bereizten laguntzen digun lehenengo testuetako bat da liburu hau.
Munstroak sekulako nahastea dauka emozioekin, eta korapiloa askatu beharko du. Modu erraz eta dibertigarrian, kolore bakoitza emozio batekin lotuz, nahasmena konpontzen lagunduko dio lagun batek.
Ilustrazio koloretsuak, eta trazu sinple eta naturala. Marrazkiaren sinpletasunari bolumena ematen dioten collage-ak dira. Birziklatutako materialekin egindako collage-ak.
Reseña de la librería