JOSTAILUAK

JOSTAILUAK

RUBIO HERRERO, ANTONIO

9,50 €
IVA incluido
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2021
Materia
Cartón
ISBN:
978-84-9172-227-4
Páginas:
18
Encuadernación:
Cartoné

Neska-mutikoek nola beren zentzumenen, alderdi psikomotorraren eta adimenaren garapenerako, hala sozializazio eta ulermenerako erabili ohi dituzten objektuak biltzen ditu “Jostailuak” liburukiak: haurren txintxirrina eta pilota, esaterako, baina, horietaz gain, egurrezko piezak edo ipuinak ere tarteko dira. Ilargian Kulunkantari bildumako izenburu berria da, eta 0 urtetik 3 urtera bitarteko neska-mutikoei zuzendurik dago. Bildumaren egilea den Antonio Rubioren esanetan, piktograma poetikoa edo Poegrama “begia hezten” eta “belarria eztitzen” lagunduko dien poesia modalitate bat izendatzeko modua da.

Kolore biziz horniturik dauden liburukion proposamen estetikoa, 1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala jaso zuen Óscar Villánen eskutik datorkigu. Artisau-lana da berea, erraz antzematen diren pintzelkadaz eta tonalitatez hornitua; ehundura horiek guztiak ukitzeko modukoak dira batzuetan. Irudia nabarmen gelditzen da hondo argiko alderdian: marrazkia soil-soila da, eta erraz antzematen da, artistaren beraren ukitua bistan-bistan gelditzen delarik. Bi sortzaileon ekarpen literario eta plastikotik abiatuta, KALANDRAKAREN lana zera izan da, bi aldeak uztartzea, sortze-prozesua bideratzea, eta, azkenik, argitalpenaz arduratzea.

Ilargian kulunkantari bildumako liburuki bakoitza ariketa poetiko soil-soila da, baina aldi berean, musikaren indarra ere bere-berea du. Horren bidez, haurrak ezkerretik eskuinera eta goitik behera nola irakurri ikasiko du, eta, era berean, orrietan aurrera egin ahala bertsoen joan-etorriari bide ematen zaiola ere ohartuko da. Ilustrazioek berebiziko garrantzia hartzen dute grafiaren aldean. Irudi irakurterrazak dira eta hitzak bezalatsu artikulatzen dira, zenbaturiko silabekin; bertsoen eran eratzen dira: era ordenatuan, neurturik, erritmoaz eta errimaz; lehenengo urteetatik hasita modu autonomoan irakurriak eta melodiaren bidez kantatuak izan daitezen pentsatuta daude.

Liburuki bakoitza poema oso bat da, eta haur kantutegiko egitura poetikoa oinarri duela eraikitzen da (bertso oktosilaboa, errepika edo leloa, enumerazioa…), usadioko kantutegiko bitartekoak erabiltzen ditu (oihartzunak, errimak, erritmoak…) eta, bestalde, lehengo urteen interesguneei ederki lotzen zaie.

«Ilargian kulunkantari» liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • CARA
    RUBIO HERRERO, ANTONIO
    Un novo poegrama en galego para xogar coas froitas. , Cada exemplar de &ldquo,Do berce á, lú,a&rdquo, é, un exercicio poé,tico para educar o ollo e ,adozar o oí,do, como explica o seu autor Antonio Rubio. Pese á, sú,a aparente sinxeleza, tanto o seu deseñ,o como o seu contido, a partir de temas pró,ximos ,aos int...
    En stock

    9,50 €

  • DIVERTIMENTOS
    RUBIO HERRERO, ANTONIO
    Un divertido catá,logo de artefactos poé,ticos para crecer leyendo. Decí,a Gabriel Celaya que la poesí,a es un arma cargada de futuro, ,tan necesaria como el pan de cada dí,a. Con esta idea cocinó, Antonio Rubio estos &ldquo,juegos poé,ticos&rdquo,, un suculento catá,logo de propuestas de poesí,a con las formas má,...
    En stock

    16,00 €

  • FLORES
    RUBIO HERRERO, ANTONIO
    Un nuevo poegrama para jugar con los nombres propios y las flores ,que crecen en el jardí,n. Cada ejemplar de &ldquo,De la cuna a la luna&rdquo, es un ejercicio poé,tico para educar ,el ojo y endulzar el oí,do, como explica su autor Antonio Rubio. Pese a su aparente sencillez, tanto su diseñ,o como su contenido, a partir de temas ,cercanos a ...
    En stock

    9,50 €

  • MALETA "DE LA CUNA A LA LUNA"
    RUBIO HERRERO, ANTONIO
    &ldquo,De la cuna a la luna&rdquo, cumple 20 añ,os con una maleta exclusiva ilustrada por Ó,scar Villá,n. &ldquo,De la cuna a la luna&rdquo, cumple 20 añ,os y para celebrarlo ponemos a disposició,n de lectoras y lectores una maleta exclusiva diseñ,ada por Ó,scar Villá,n para transportar y compartir los libros preferidos de los m&a...
    En stock

    47,50 €

  • LIMOIA
    RUBIO HERRERO, ANTONIO
    «Ilargian kulunkantari" saileko ale bakoitza ariketa poetiko bat da "begia hezteko eta belarria goxatzeko", Antonio Rubio egileak azaltzen duen bezala. Itxuraz xumeak izan arren, diseinuan zein edukietan, hausnarketarako eta sorkuntzarako.prozesu luze baten emaitza dira. Kantutegi tradizionalaren baliabideetan oinarrituta (errima, erritmoa, zenbaketa, errepikapena, metaketa.....
    En stock

    9,50 €

  • BIDAIAK
    RUBIO HERRERO, ANTONIO
    “Bidaiak” liburuko protagonistak -aniztasunari keinu eginez adin eta kultura ezberdinetakoak baitira-, bakarkako zein taldeko ibilgailuetan dabiltza han-hemenka; batzuetan jolasteko ibilgailuak izaten dira, eta, bestetan, berriz, beste lekuetara bidaiatzekoak: monopatina, bizikleta, autoa… Ilargian Kulunkantari bildumako izenburu berria da, eta 0 urtetik 3 urtera bitarteko n...
    En stock

    9,50 €