JENDE LIKIDOA

JENDE LIKIDOA

ARRIEN ELORDUI, NEREA

17,00 €
IVA incluido
Editorial:
EREIN ARGITALETXEA, S.A.
Año de edición:
2021
Materia
Euskera
ISBN:
978-84-9109-601-6
Páginas:
192
Encuadernación:
Rústica
17,00 €
IVA incluido

Itsas mitologiatik urrun dabiltzan uretan aurki ditzakezu. Ahab kapitaina eta Moby Dicken epikaren ifrentzuan. Txitxarro arruntaren edota zilar arrain ziztrinaren parean. Uraren zikloaren tangentetik alde egin nahiko lukete baina arrainontzi borobilean bueltaka lotu diren arrainak dira. Lixibaz betetako balde batean, izara zikinetako fluido lirdingatsuetan, harraska buxatuan, herdoildutako hoditeriako istilean… hortxe dituzu; egunerokotasun petralean, maitasun likidoaren menean edota lurruntzen diren ametsetan.Ana eta Jon, eskualidoa frenesian, arrain-saltzailea eta buzoa, ekaitzen izenak dituzten andreak, bebarru garbitzaileak, mapa tatuatua duen labarretako arkitektoa, idazlea eta Gari Drake, Mai Elkano… Ur txikitan azalduta erdi maila likidoaren ur handiak.Herratu, zalantzati, helduleku fermurik gabe alderrai dabilen gizarte likido baten marea da jende likidoa. Tantaka, ipuinez ipuin, itsaso garaikidea osotzen duena. Marinel, portu zahar eta arrainen unibertso mitologikoek Baumanen postulatuekin bat egiten duten istorio bustiak dituzue hauek. Lurrundutako jendea edota, jende eferbeszentearen garaira heldu baino lehen, likidoa izan den denbora bateko lekukotasuna.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • ETXEGABETUAK
    ARRIEN ELORDUI, NEREA
    «Etxea» bueltatzeko leku bat izan da gizakiontzat gizaldiz gizaldi. Pandemiak, ordea, bestelako adierak eman dizkio hitz horri. Etxegabetuak liburuan, honi buruzko gogoeta bat bultzatzen da, kontraesan baten bidez: jende asko etxerarazi zuten; baina beste batzuk, ordea, etxegabetu. Etxegabetu horietako bat dugu Libe, eta berak kontatuko digu, lehen pertsonan, bizi izandakoa. ...
    Disponible en 10 días

    11,00 €