Nire bizimodua gorabehera handikoa da. Aspaldi ez dut Thomasen berririk, eta, bestalde, irudi du Alban inguruan dabilkidala gero eta gehiago. Zer egin?
Besterik ere bada, ordea...Oso gauza arraroak gertatzen ari dira. Harrigarriak! Ikastetxea bat-batean itxi dute eta ezusteko oporrak eman dizkigute; ama eta amama inoizko adiskide onenak egin dira; eta, jabetu naizenez, ozen eskatzen ditudan desio guztiak betetzen zaizkit!
Txisparekin eta Frolik txakur magoarekin batera, mundu magikora sartu eta ikerketa abiatu dut, zer gertatzen ari ote den jakin nahirik. Zeren eta, zalantzarik gabe, gure enigmaren erantzuna hor kampoan baitago!
Reseña de la editorial