HUMANITATEAREN UNE GORENAK

HUMANITATEAREN UNE GORENAK

GALARRAGA, ARITZ

18,40 €
IVA incluido
Editorial:
ALBERDANIA
Año de edición:
2022
ISBN:
978-84-9868-770-5
Páginas:
188
Encuadernación:
Rústica
18,40 €
IVA incluido

«Hemen ere, artearen eta bizitzaren eremu guztietan bezala, une gorenak, ahaztezinak, oso arraroak dira», idatzi zuen Stefan Zweig austriarrak. Horretaz kontziente, Aritz Galarragak liburu honetan bildu ditu humanitatearen une goren batzuk, alegia, eguneroko bizitza arruntaren gauza txikiak, gorabehera ezdeusak, lehen kolpean atentzio berezirik ematen ez dutenak, aktualitatearen diktaduratik urrundu eta inguruko errealitateari begiratzen diotenak.
Ezinbestean agertzen dira hala irakurketak, lagunarteak, kotidianitateak eskaintzen dituen sorpresa atseginak –eta, batzuetan, ez hain atseginak–. Paseoaz, siestaz, ardoaz ari zaizkigu testu batzuk, hilerrietako bisita, edertasun, inskripzioez beste batzuk, Mitteleuropaz, Mediterraneoaz, noski Frantziaz, eta ia-ia pertsonaia balira bezala azaltzen dira Annie Ernaux, Chantal Akerman, Antoine Compagnon edota MZ; eta, besteren gainetik, haiek sortutako obrak.
Jatorrian prentsarako zutabe, biziberrituta agertzen dira Humanitatearen une gorenak liburua osatzen duten testuak, edizio lan zorrotz bati esker; modu horretan, pieza solte zirenak, haien arteko elkarrizketan ari zaizkigu hemen, barne korronte sendoez zeharkatuak, osotasunean. Eta azken emaitza, hartara, saiakera literario askotariko bat da, Michel de Montaignek ireki zuen bidetik, idazlearen kezka itxuraz hutsalak, eta era berean erabat unibertsalak, modu pertsonalean ekartzen dituena.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • GOGOAN DUT
    GALARRAGA, ARITZ
    Esaten dute memoria garela. Oroitzapenik gabe ez ginatekeela, horiek egiten gaituztela. Gogoratzen duena, beraz, bizi da, badu etxe bat, oraina, gizatasuna. Ariketa ezin sanoagoa da. Nahiz batzuetan gerta daitekeen zaurgarria. Hain zuzen, memoria ariketa bat da Gogoan dut liburua, pertsonala, intimoa, ezer ezkutatzen ez duena. Joe Brainard, Georges Perec edota Joseba Sarrionan...
    Disponible en 2 semanas

    12,00 €