HEGAL EGITEN

HEGAL EGITEN

BIDEGAIN, ENEKO

23,00 €
IVA incluido
Editorial:
ELKAR
Año de edición:
2026
ISBN:
978-84-1360-633-0
Páginas:
336
Encuadernación:
Otros

Euskal historia hurbileko gertakari gogoangarrienetako bat ahanzturatik atera duen eleberria da hau: 1986ko abenduaren 13an, Iparretarrakeko bi presok Paueko presondegitik ihes egin zutenekoa. Baina Hegal egiten ez da ihesaldi baten kronika soilik. Maddi Hegiren urratsei jarraituz, kartzelako bizimodua, emakumeek euskal gatazka politikoan izan duten tokia, Frantziarekiko tentsio politikoa, presio poliziala eta parapoliziala, garaiko giro soziala edota belaunaldi arteko ezin ulertuak kontatzen dizkigu. Eneko Bidegainek, lekukotasunetan, gutunetan eta ikerketa zorrotzean oinarrituta, memoria eta literatura uztartzen ditu, egiazko gertakarietatik abiaturiko fikzio honetan. Eta, eleberri eder bati dagokion moduan, ez dira falta misterioak, intrigak eta trikimailuak, irakurlearen jakin-mina kitzikatu eta orriz orri airean eramanen du.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • BICHTA ÉDER
    BIDEGAIN, ENEKO
    Gaur kazetan ari da Eñaut Oihenart, urtetan Euskal Herritik urrun ibili ondotik, fisikoki nahiz gogotik. Xalbat Barnetxe laborari eta militante zailduak ohartarazi du, isilpean, euskal kostako jauregi abandonatu batean badela asmo ezkuturen bat, eta Eñaut ikertzen hasiko da zer ote den eraikitzaile-promotoreak eta tokiko agintariak lotzen dituen negozio ilun hori. Théodore ...
    Consultar disponibilidad

    24,50 €