EZER EZ DAGO UTZI NUEN LEKUAN

EZER EZ DAGO UTZI NUEN LEKUAN

OTEGI ARANBURU, ITZIAR

14,00 €
IVA incluido
Disponible en 10 días
Editorial:
ELKAR
Año de edición:
2024
Materia
Realidades
ISBN:
978-84-1360-490-9
Páginas:
136
Encuadernación:
Rústica
14,00 €
IVA incluido
Disponible en 10 días

Itziar Otegi Aranburu 1972an jaio zen Oiartzunen eta Gasteizen bizi da gaur egun; ikasketaz eta lanbidez itzultzaile-interpretea, literatura unibertsaleko hainbat egile euskaratu ditu, haurrenzako album bat ere idatzi du, baina Kutxaren Donostia Hiria ipuin-bilduma saria eskuratu duen hauxe izango du helduen literaturako lehen argitalpena. Askotariko giro eta pertsonaiak eta tekniken aniztasuna erakusten ditu ipuin-liburu honek, idazkera garbi, aberats, ñabarduraz betearekin. Familiako arrantzale-tradizioari uko egin ondotik aita hil-hurrena ikustera doan gizona, seme-alabei aholkuei muzin eginda, Mediterraneoko apartamentua saltzera bera bakarrik doan emakume adindua, Genevan alokairuan hartu duen etxean aurreko maizterraren arrastoarekin obsesionatzen den funtzionarioa? Ezinegonaz mintzo zaizkigu istorio hauek, ez hango ez hemengo ez sentitzeaz, denboraren igarotzeak gugan uzten duen lorratzaz?

Reseña de la editorial