ERRAIAK

ERRAIAK

SARRIUGARTE MOCHALES, DANELE

20,45 €
IVA incluido
Editorial:
ELKAR
Año de edición:
2014
Materia
Realidades
ISBN:
978-84-9027-228-2
Páginas:
180
Encuadernación:
Rústica
20,45 €
IVA incluido

Bikote haustura mingarri bat du abiapuntu eleberriak; emakumezko baten kontakizuna bakarrik iritsiko zaio, ordea, irakurleari, obsesio bihurtuta. Horregatik, ez ohiko intentsitatez barneratu da idazlea pertsonaiaren barrunbeetan, haren zokorik ezkutuenak, erraiak, agerian utziz, ez bere buruaren ez inoren aurrean biluzteko lotsarik gabe. Aldez aurretiko aurreiritzirik gabeko barne bakarrizketa batean murgilduta, protagonistak ordura arteko bere bikote harremanak xehatuko ditu, inoiz utzi ez duten mamuen aurrez aurre jarriz.
Narratzaileak egurra banatzen du ezker-eskuin, eta egurra banatzen du bere buruarentzat ere, tonu ironiko nabarmenarekin. Egur ona, sutarako balio duena, esan gabe doa. Danele Sarriugarteren idazkera zorrotzak, irakurlea jartzen du beti jo puntuan, eta emoziozko erantzunak ez ezik, baita zentzumenezkoak ere eragingo dizkio. Kontzientziak astintzeko lehergailu gisa irakur daiteke eleberri hau.

Reseña de la editorial