BIGARREN SEXUA

BIGARREN SEXUA

DE BEAUVOIR, SIMONE

30,00 €
IVA incluido
Editorial:
ELKAR
Año de edición:
2019
Materia
Euskera
ISBN:
978-84-9027-945-8
Páginas:
826
Encuadernación:
Rústica
30,00 €
IVA incluido

Simone de Beauvoir idazle eta filosofo frantsesak sortu zuen esaldi ospetsua, 1949 urtean Bigarren sexua saiakera idatzi zuenean. Hirurogeita hamar urte geroago, feminismoaren ikurretako bat den liburua euskaraz irakur daiteke, Irene Arraratsek itzulia, Elkar argitaletxearen eta Jakinen eskutik.
Emakume ez da jaiotzen: egin egiten da. Ezein destino biologikok, psikikok, ekonomikok ez du definitzen gizaki emeak gizartean duen irudia; zibilizazio osoak sortzen du gizonaren eta zikiratuaren tarteko emaitza hori, femeninotzat jotzen den hori.
[] Interpretazio-sistema oker horren oinarria zera da, ontzat jotzea naturala dela gizaki emearentzat emakume femenino bihurtzea: ideal hori mamitzeko, ez da nahikoa heterosexuala izatea, ezta ama izatea bera ere; "egiazko emakumea" produktu artifizial bat da, zibilizazioak ekoitzia, garai batean castratoak ekoizten zituen bezalaxe; ustez pinpirinkeriarako, otzantasunerako duen "sena" ikasarazi egiten zaio, gizonari harrotasun falikoa bezalaxe; gizonak ez du beti onartzen bere gizon-bokazioa; emakumeak arrazoi sendoak ditu are otzantasun gutxiagoz onartzeko esleitu zaion bokazioa.

Reseña de la editorial