BIGA 5 (EUSKERA)

BIGA 5 (EUSKERA)

CAUT (EUSKERA), VINCENT / PUJOL (EUSKERA), ROMAIN

11,00 €
IVA incluido
Editorial:
ASTIBERRI
Año de edición:
2023
Materia
Mayúsculas
ISBN:
978-84-18909-87-0
Páginas:
64
Encuadernación:
Rústica

Liburuki honetan, Bigak ia irentsiko du hiria... bene-benetan! Romain Pujolen eta Vincent Cauteren asmamenak ez du mugarik. Eguneroko abentura xelebreak biziko ditu berriz ere Bigak, eta abentura bakoitzean, aparta eta bakarra egiten duen txinparta hori azalduko zaigu. Ez dira soilik bere botereak, luzatzeko edo hegan egiteko ahalmen horiek, bere nortasuna ere bada, eskuzabala eta arretatsua, jostaria eta bihurria. Biga erratu egiten da, ikasten du, mugak badaudela ohartzen da, bere adineko edozein umek bezala. Eta oraingoan, gauzak norberak egitea batzuetan funtsezkoa dela erakutsiko diote.

Arrakasta handia lortu du Biga sailak, bai Frantzian bai Pirinioen hegoaldean, eta horren adibide dira Espainian saldutako 18.000 aleak. Izan ere, Pujolen eta Cauten lanak mugak gainditu ditu, eta gero eta herrialde gehiagotan argitaratzen da; adibidez, Korean plazaratu da berriki. Argi dago, beraz, bilduma unibertsala dela, jolas eta keinuz betea (topatuko al dituzu, 5. liburuki honetan, egileen autorretratuak?), eta aukera ematen du familian dibertitzeko.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • BIGA 4 (EUSKERA)
    CAUT (EUSKERA), VINCENT / PUJOL (EUSKERA), ROMAIN
    Batzuetan, Bigak halako gogoa izaten du gauzak ondo atera daitezen, non mundu guztia nahasten duen. Posible al da hanka sartzea lagun ona izan nahian? Saileko 4. liburuki honek argi uzten du Bigak, lagun gozozale, dorpe, eskuzabal eta bihurri honek horixe egiten duela. Aurreko liburukietan susmatutako moduan, Artile maiteminduta ago. Rosi flamenkoa ikusten duenean, lotsagorritu...
    En stock

    10,00 €

  • BIGA 3 (EUSKERA)
    CAUT (EUSKERA), VINCENT / PUJOL (EUSKERA), ROMAIN
    Eskola berrira ezin hobeto egokitu eta bere ahalmenei buruz balio handiko irakaspenak atera ondoren, zer eskainiko digu Bigak hirugarren ale honetan? Abenturak, barreak eta asmo on ugari, nahiz eta, batzuetan, asmo horiek hondamena ekarri. Bigaren unibertsoa pertsonaia eta pasadizo berriekin aberasturik dator, baina Biga betikoa da: beti bezain gozozale eta baldar, baina, aldi ...
    En stock

    10,00 €

  • BIGA 2 (EUSKERA)
    CAUT (EUSKERA), VINCENT / PUJOL (EUSKERA), ROMAIN
    Banbu, lagunik handiena; Kara, mireslea; Kyle, abusoia... Biga, Animalien Lehen Hezkuntzako ikasle berria, eta bere mundua topatu ditugu Benetan identifikatu gabeko animalia alean (Astiberri, 2020). Eta gag berriak datoz bigarren abentura-liburukian; ale honek azal gorria dauka, Monstrofunen gutunak bezala, eta honetan ere orri bikoitza dator azkenean jolasekin. Haur berezi hau...
    En stock

    10,00 €

  • BIGA 1 (EUSKERA)
    CAUT (EUSKERA), VINCENT / PUJOL (EUSKERA), ROMAIN
    Eskolara berriz! “Animalia” lehen hezkuntzako eskolak zabalik ditu ateak bere ikasleentzat lehen eskola-egunean eta Bigak bere lekua bilatzen du ikaskideen artean. Ikasturte berriaren ohiko hasiera dirudi, baina Bigak hasiera-hasieratik txunditu ditu ikasleak. Ez du bere ikaskide txikien batere antzik. Ez da haiek bezalakoa: ez hartza, ez txoria, ez dortoka. Eta zer esan ha...
    En stock

    10,00 €