BAT BI HIRU TXIRULIRU!

BAT BI HIRU TXIRULIRU!

BUDDE, NADIA

12,00 €
IVA incluido
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2018
Materia
Humor
ISBN:
978-84-9172-048-5
Páginas:
16
Encuadernación:
Cartoné
12,00 €
IVA incluido

Bat, bi, hiru, txiruliru!
Patxiku, Leontzio, Pantxoa, otsoa
handia, ertaina, txikitxoa, txerritxoa?

Testuaren eta ilustrazioen uztarketak egiten du "Bat, bi, hiru, txiruliru!" liburua lehen irakurleen kutunetarikoa. Egoera, jokaera eta itxura ezberdinetan orriz orri ageri diren pertsonaiek bide ematen diete lehenengo irakurleei irudiak eta hitzak antzematen ikas dezaten.

Errima, erritmoa eta musikaltasuna bertan da, hasi eta buka, azalekoak eta kontra-azalekoak ere barne direla. Jolas fonetikoaz gain, nabarmen da, bestalde, erraz-erraz antzematen den egitura kateatua; hitz-multzo bakoitzak pertsonaia berri bat dakar bukaeran eta azken honek hasiera emango dio hurrengo atalari, eta horrela behin eta berriro.

Otsoak eta txerritxoak, saguak eta untxiak, katuak eta txakurrak, hontzak eta hartzak dira lagun-talde dibertigarri eta katramilatsu honetako hitzordura gonbidaturiko animalietako batzuk. Nola ukitu jostagarriak, hala humorea eta trazu lodiko pintzelkada koloretsuez egindako irudiak dira inondik ere liburuaren erakargarri.

Borobilduriko bazterrez eta kartoi gogorrez osaturiko formatuak zera du helburu nagusi, haurrek liburuarekin harreman estua egin dezaten, erabilgarria izan dadin, orrietan aurrera erraz egin dezaten, eta, finean, honako liburua bestelako objektu edo jostailua bailitzan erabil dezaten. "Bat, bi, hiru, txiruliru!" lehen irakurleen ikaskuntza bultzatzeko eta sustatzeko proposamen eragingarria da; baita komunikatzeko eta psikomotrizitatearekin harremanetan dauden gaitasunak garatzeko ere.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • LA BANDA QUE NADIE CONOCE
    BUDDE, NADIA
    Un álbum divertido y gamberro ideal para compartir con prelectores y primerosÂálectores. ?Quiénes son los extra?os personajes que llegan en la furgoneta? El primeroÂátiene mirada de búho, el segundo peluca de lana, el tercero gorro de gala y laÂácuarta una voz sorprendente. Ante la mirada atónita de los lugare?os, desplieganÂásus misteriosos artefactos y comienzan a...
    En stock

    16,00 €

  • BAT BI HIRU BANPIRO
    BUDDE, NADIA
    Bat, bi, hiru, banpiro. Rosa, Hektor, Sugoi, Erraldoi. Soinekoa soinean, esmokina aldean, berokia darama, piku-armiarma? Hainbatetan saritua izan den "Bat bi hiru, txiruliru!" horren haritik, proposamen berri honek ere liburuaren eta irakurketaren jolas-dimentsioaren alde egiten du, testuaren eta ilustrazioen uztarketa darabil, errima eta erritmoaren bitartez hitzak eta irudia...
    En stock

    12,00 €

  • (EUS).BANDA EZEZAGUNA.(EGILE-LANAK)
    BUDDE, NADIA
    Album dibertigarri eta jostaria, aurre-irakurleekin eta irakurle hasiberriekin irakurtzeko aproposa. Nortzuk dira furgonetan iritsi diren pertsonaia bitxiak? Lehenengoak, begi horiak ditu; bigarrenak, ileorde grisa; hirugarrenak, txano hegalduna darama eta laugarrenak, ahots grabea dauka. Bertakoak txundituta begira dituztela, beren traste misteriotsuak atera eta jotzen hasi d...
    Disponible en 2 semanas

    16,00 €

  • BAT, BI, HIRU, GABONAK DATOZKIGU
    BUDDE, NADIA
    “BAT, BI HIRU TXIRULIRU!" eta “BAT BI HIRU BANPIRO” lanen ondotik, Nadia Budde egoera burugabe, hitz-joko eta errima zoroz beteriko proposamen berri batekin datorkigu. Oraingo honetan, kultura desberdinetan gabonekin loturik agertzen diren pertsonaiak eta gauzak dira erritmoz beteriko bertso kateatuen protagonistak: pinuak, elur-oreinak, elfoak, gailetazko gizontxoak, In...
    Disponible en 2 semanas

    14,00 €

  • UNO, DOS, TRES, NAVIDAD ES
    BUDDE, NADIA
    Después de “Uno dos tres, ¿qué ves?” y “Uno dos tres, vampiro es” Nadia Budde nos presenta una nueva propuesta repleta de situaciones disparatadas, juegos de palabras y rimas delirantes. En esta ocasión, son los personajes y objetos asociados a la Navidad en diferentes culturas los protagonistas de sus versos encadenados y llenos de ritmo: abetos, renos, elfos, muñecos...
    Disponible en 2 semanas

    14,00 €

  • UNO DOS TRES, VAMPIRO ES
    BUDDE, NADIA
    Después del premiado ?Uno dos tres ¿qué ves??, esta nueva propuesta sigue apostando por la dimensión lúdica del libro y la lectura, con el tándem texto-ilustraciones como fórmula para reconocer palabras e imágenes a través de la rima y el ritmo. Este libro presenta un esquema basado en la repetición y el juego encadenado de personajes extraños y desgarbados en difere...
    Disponible en 2 semanas

    12,00 €