BAMBULO - TERNUAKO PENAK

BAMBULO - TERNUAKO PENAK

ATXAGA, BERNARDO

14,50 €
IVA incluido
Editorial:
EREIN ARGITALETXEA, S.A.
Año de edición:
2025
Materia
Realidades
ISBN:
978-84-1093-084-1
Páginas:
124
Encuadernación:
Rústica
14,50 €
IVA incluido

Bambulo Zakur Investigator-en idazkariak jo eta ke segitzen du lanean. Hirugarren liburuak Bambuloren eta bere lagunen kontu berria dakar, oraingoan Maria neska ttikiaren aitak kontaturik. Ez da zuzen-zuzen eta bete-betean gai bambulotarra, baina ipuin gisa sartu du egileak testu hau Bambuloren liburuan. Eta, zinez, merezi du!

Urkizu marinel gazteak orain ehun urte baino gehiago Terranovan izandako ibilerak kontatzen dira Ternuako Penak honetan. Euskal Herritik ateratako arrantzontzi bat Kanadaraino joango da bakailaoa harrapatzera. Hamabi gizonek osatzen dute eskifaia, eta haiekin doa Urkizu ere, hamabost urteko mutiko bizkor eta hizkuntzetarako trebetasun handikoa.

Euskaldunek ez dute iskimauekin harremanetan asmatzen eta, sarri, zapuztu egiten dira tratuak. Urkizuk haien hizkuntza ikasiko balu, beharbada, harremanak errazago gauzatuko lituzkete.

Helburu horrekin, negua, negu luzea emango du Urkizuk iskimauen artean, kanta zaharra gogoan:

Ternuan dira salbaiak
ere iskimau etsaiak
Giza bestia krudelak
hilik jaten marinelak.

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • HOLAXE BIZI DA XOLA
    ATXAGA, BERNARDO
    Atxagak Xola txakurtxoaren bost abenturen bilduma dakar azal gogorrean. Euskarazko haur literaturako narrazio klasikoak dira, 1995etik aurrera argitaratu zirenak (Xolak badu lehoien berri, Xola eta basurdeak, Xola eta Angelito, Xola eta Ameriketako izeba, Xola eta lapurra) eta hemen berreskuratu direnak. Liburu bakar batean bildutako narrazio hauek Shogakukan argitaletxe japoni...
    En stock

    24,00 €

  • ATA PANK ETA ATE PUNKY. BISITA
    ATXAGA, BERNARDO
    Zer egiten zuen Nelo honek? Nondik zetorren? Eta, batez ere, nora zihoan? Hori jakiteko, gure ahate heroiak espioi bihurtuko dira… Ata Pank eta Ate Punky bi ahate bitxi dira. Lotsagabeak, ahozikinak eta tontorroi xamarrak. Haien gaiztakeriak irribarrez jarraituko ditu irakurle gazteak. Bi ahate bitxi! Bi harribitxi! ...
    En stock

    10,50 €

  • ATA PANK ETA ATE PUNKY. DESIOA
    ATXAGA, BERNARDO
    Udako arratsalde beroa zen, eta Ata Pank eta Ate Punky asperduriak jota zeuden beren patioan, zer egin ez zekitela. Halako batean, buruak altxatu eta zerura begira jarri ziren, ea han zerbait bazen. Alferrik. Han ez zen ezeren arrastorik. —Non dira "helikonteroak", Ata? Ez al zuten gaur pasatu behar? –galdetu zuen Ate Punkyk. Helikopteroari "helikontero" esaten zion berak. A...
    En stock

    10,50 €

  • GOLONDRINAS
    ATXAGA, BERNARDO
    LA NOVELA MÁS AUDAZ DE BERNARDO ATXAGAUna historia que mezcla de manera magistral el humor y la intriga Premio Nacional de las Letras EspañolasPremio Liber «Una narrativa impregnada de poesía en la que ha combinado de una manera brillante realidad y ficción».Jurado del Premio Nacional de las Letras Españolas «Recrea un mundo nuevo y fresco con una originalidad poco com...
    Consultar disponibilidad

    20,90 €

  • SUGEAK TXORIARI BEGIRATZEN DIONEAN
    ATXAGA, BERNARDO
    «Sugeak txoriari begiratzen dionean txoria itsutu egiten da, eta ordura arte begien bistan eduki duenmunduaren zati laburra –zuhaitz batzuk, bizpahiru teilatu, bidea, zeruaren urdina– ezkutatu egiten zaio bat-batean. Barraketako magoen paineluekin gertatzen den bezala, une batez hantxe dauka guztia: koloreak, mugimendua, argia. Hurrengoan, berriz, joan egin da dena, ez da ...
    Consultar disponibilidad

    10,50 €

  • BI LETTER JASO NITUEN OSO DENBORA GUTXIAN
    ATXAGA, BERNARDO
    «Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, hamar eguneko tartearekin edo. Biak zuzen-zuzen etorri ziren nik Boiseko city amerikano honetan daukadan etxeraino, eta nire iloba Jimmyk ekarri zizkidan eskura. Azkenekoarekin ailegatu zenean ni mimosaren adarrak txukuntzen ari nintzen, umore onean, zergatik umore txarrean nagoenean ez baitut gardena zaintzeko gogorik izaten, eta do...
    Consultar disponibilidad

    12,00 €