AZUKREA BELAZEETAN

AZUKREA BELAZEETAN

MUJIKA IRAOLA, INAZIO

17,50 €
IVA incluido
Editorial:
EREIN ARGITALETXEA, S.A.
Año de edición:
2019
Materia
Realidades
ISBN:
978-84-9109-495-1
Páginas:
192
Encuadernación:
Rústica
17,50 €
IVA incluido

80ko hamarkadako euskal narraziogintzaren ikur bilakatu zaigu Azukrea belazeetan. Literatur lan horrek 80ko hamarkadako narraziogintzaren hiru ezaugarri garrantzitsu biltzen ditu: batetik, euskal literatura eta mendebaldeko literatura elkarrizketan jartzeko gogoa agerikoa da; bigarrenik, elkarrizketa horren eraginez, errealismo magikoaren zantzuak ageri dira narrazioetan; eta, hirugarrenik, Azukrea belazeetan bildumako narrazio aleek unibertso literario bakar bati egiten diote erreferentzia, narrazio-sare konplexua osatuz, eta elkarri erreferentzia egiten dioten pertsonaiak zein giroak sortuz.Iratxe Retolaza
Liburua geografikoki Tolosaren mugakide baldin bada ere, literarioki, berriz, Juan Rulforen eta Horacio Quirogaren mugakide da. Landako bizitzaz oratuta baldin badago ere, liburua ikuspegi soilik erruralista batetik irakurtzea murritz geratzen da, inondik ere. Ipuin gogoangarriak ditu. Ez da, hala ere, distira bakartu eta elkarrenganako autonomoetan oinarritutako liburu bat, aitzitik, oinarri komun batetik ateratako kontakizunak dira.Iñaki AldekoaHamaika ipuin agertuz doazkigu, terralaren saretu-ez saretu horretan, lurraren lurrunak emandako hitzen antzera. Lurra mintzo da Inazioren luman, eta lur horren mintzoa zeru irekian gal ez dadin terralak estaltzen du, eta oihartzun eginarazten dio, lur horretako zokorik ezkutuenak ere entzun dezan lurraren beraren antsia.J.K. Igerabide 

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • MARRAKATXARRA
    MUJIKA IRAOLA, INAZIO
    Egun batean, eskolatik bueltan, aita sukaldean ari dela, Anderrek hiru mandarina hartu eta pasilloan barrena jo du malabarismoak egiten. Mandarinak eskuetan hartu eta jaurti, hartu eta jaurti eskuetan erabiliz, gurasoen langelaraino iritsi da, eta hantxe aitaren ordenadorearen mahaian ikusi du argazki bat, berria, lehenago inoiz ikusi gabea. Argazkian ikusi duenak izua eragin d...
    Disponible en 10 días

    10,00 €

  • HANS ETA IGELA
    MUJIKA IRAOLA, INAZIO
    Europako ipar aldeko herriren batetik dator Hans. Zain dago plazako arkupeetan bere igel lagunarekin. Atertu duenean, plazaren erdira irten eta biolina jotzen hasi da. Igelak laguntzen dio bere dantza eta gimnastikarekin. Jendea biltzen hasi zaio plazan jakin-minez. Hasieran, banaka batzuk; pixkanaka, baina gero eta gehiago. Biltzen eta biltzen ari dira, elkarren gainka, ezin k...
    Disponible en 10 días

    10,00 €