AZPIMARRAK

AZPIMARRAK

BALDA SANJUAN, NEREA

18,00 €
IVA incluido
Editorial:
EREIN ARGITALETXEA, S.A.
Año de edición:
2023
Materia
Realidades
ISBN:
978-84-9109-893-5
Páginas:
144
Encuadernación:
Rústica
18,00 €
IVA incluido

Selvak ama izan nahi du, baina ezusteko batek kolokan jarri dio erabakia. Autobusean, liburu bat topatu du, azpimarrez beteta, eta horren bitartez aurkitu du Andreu, gaztetan ezagutu zuen mutila. Punta s'Arenellako itsasargia da bien abiapuntua; iraganera gerturatu ditu, eta, halaber, elkarren zalantza eta minetara.

Estilo zuzena eta trinkoa darabil Baldak Azpimarrak eleberri laburrean; samurki aurkeztu dizkigu pertsonaien joan-etorriak eta bizitzaren garratzak jarri dizkien oztopoak; biak ala biak ulerberak eta gogoangarriak egingo zaizkio irakurleari, eta, liburua amaitzean, nekez askatu nahiko ditu.

«Haurdun gelditzea erabaki zuenetik haurdunak gertu egokitzen zaizkio etengabe, munduko emakume guztiek halako batean gauza bera erabaki balute bezala. Harekin hizketan hasteko gogoa piztu zaio, baina, zer esaldirekin has daitekeen erabakitzerako, neska altxatu eta geldialdia eskatzeko botoia sakatu du. Haurdunari bidea egiteko altxatu da Selva, eta begiradarekin jarraitu dio, haren ibilera jendartean galdu den arte. Orduan erreparatu die lurrean barreiatuta gelditu diren petaloei eta eserleku gainean ahaztutako liburuari».

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • ATZERRIAN
    BALDA SANJUAN, NEREA
    Protagonistak, Londonen bizi den emakume euskaldun gazteak, bizitza eman du itzultzaile-interpretea izateko asmoz gogor lanean, baina helburua lortutakoan, hutsik, ilusiorik gabe, bizi larriminak harrapatu du. Krisialditik atera nahian, obsesio bilakatuko zaion bide okerra hartu du, ordea. Hainbat ahots narratiboren bitartez eraikitzen den eleberri hau ilusioez, distantziaren ...
    Disponible en 2 semanas

    14,00 €