AZKEN ETXEA

AZKEN ETXEA

URRETABIZKAIA BEJARANO, ARANTXA

14,00 €
IVA incluido
Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
2022
Materia
Realidades
ISBN:
978-84-9172-278-6
Páginas:
160
Encuadernación:
Rústica
14,00 €
IVA incluido

Azken etxearen bila dabil protagonista, bizitzaren azken arnasaldiaren bila, azken babes-lekuaren bila. Hendaia aldeko etxe bat begiz jo, eta harekin tematu da. Ez du bizimodu arrunta izan, eta ez dira arruntak izango azken etxe hori lortzeko egingo dituen ahaleginak. Tema horretan iraganeko mamuak, adiskideak eta hautuak orainaldikoekin korapilatuko dira, elkar zelatatuko duten auzokideen giroan.

«Bukatu dute zopa kaskamotzak esaten duenean ez duela ulertzen bizitza luzatzeko irrika hori, irautea helburu bakar izatea. Beste isilune bat dator segidan. Kaskagorriak esaten dio irautea bizitzea dela, iraun nahi duenak bizi nahi duela eta horrek ez duela ezer txarrik, berak luzaroan bizi nahi duela. Beltzez jantzitako emakumeak zertarako galdetzen dionean, ordea, ez du erantzunik. Eten luze baten ondoren, ahotsa harroturik erantzuten du. Bizitzeko, besterik gabe, bizitzeko.»

Reseña de la editorial

Otros libros del autor

  • BIDEAN IKASIA
    URRETABIZKAIA BEJARANO, ARANTXA
    (1993. urtean hondarribiar emakume talde batek alardean parte hartzea eskatu zuen lehen aldiz. Ondorengo historia gogor eta garratza eta, aldi berean, eder eta hunkigarria saiatuko da kontatzen egilea, gertatutakoaz gogoeta eginez. Mina eta poza, biak dira irakasle onak. Horregatik du liburuak «Bidean ikasia» izenburu.) Inor gutxik izango du kalean ahoz gora iraindua izateko...
    Consultar disponibilidad

    13,00 €